Ekonomia -
Bilbon
Sindikatu abertzaleek milaka pertsona bildu dituzte murrizketen kontra
Muñozek eta Etxaidek manifestazioaren garrantzia azpimarratu dute martxoaren 29an deitutako greba orokorraren atarian. Greba hori sindikatu abertzaleek deitu dute EAEn eta Nafarroan.
Erredakzioa
Milaka pertsonak manifestazioa egin dute Bilbon ELA eta LAB sindikatuek eta hogei bat erakunde sozialek deituta murrizketa sozialen kontra eta lan-eskubideen alde egiteko.
Manifestazioa 18:00etan hasi da Bihotz Sakratuaren plazan, "Mugi gaitezen gure eskubideen alde" lelopean. Martxa Bilboko Udalaren aurrean amaitu dute.
Hedabideei egindako adierazpenetan, Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiak eta Ainhoa Etxaidek, LABekoak, larunbat honetako manifestazioaren garrantzia azpimarratu dute, martxoaren 29an deitutako greba orokorraren atarian. Greba sindikatu abertzaleek deitu dute EAEn eta Nafarroan Mariano Rajoyren Gobernuaren lan-erreformaren aurka.
Muñoz eta Etxaide
Muñozen hitzetan, "muga guztiak gainditu dira" eta horrelako eraso baten aurrean "gizartearen mobilizazioa" baino ez da geratzen.
Etxaidek, bestalde, krisiak ez dituela eskubideak kendu esan du, gobernuek eta murrizketek kendu dituztela. Larunbateko manifestazioak lan-erreformaren ewta krisiaren kontrako neurrien aurreko "jarrera sendoa" adierazi duela gaineratu du.