Itxi

2021/10/13

16:38

Ekonomia

Krisia

Aldi baterako lan-erregulazioan dauden lagileentzako laguntzak luzatuko dituzte EAEn

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Espainiako Gobernuak pandemiagatik ezarritako aldi baterako lan-erregulazioak 2022ko otsailaren 28ra arte luzatu ostean, Elkarrizketa Sozialaren Mahaiak beharginei zuzendutako laguntzak ordura arte ematen jarraitzea erabaki du.

  • EAEko Elkarrizketa Sozialaren Mahaia. Artxiboko argazkia: EFE

    EAEko Elkarrizketa Sozialaren Mahaia. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarrizketa Sozialaren Mahaiak aldi baterako lan-erregulazioan dauden langileentzako diru-laguntzak 2022ko otsailaren 28ra arte luzatzea erabaki du.

Joan den irailean, pandemiaren eraginez ezarritako aldi baterako lan-erregulazioak datorren urteko otsailaren 28ra arte luzatzea adostu zuten Espainiako Gobernuak, patronalak eta sindikatuek.

Eta gaur goizean, lan-espediente horiengatik kaltetutako beharginei osagarriak ematen jarraitzea onartu dute Eusko Jaurlaritzak, Confebaskek eta CCOO eta UGT sindikatuek. Laguntzak ematen segituko duen erkidego bakarra da EAE.

Lehendabiziko deialdian (2020ko uztailetik irailera), 8.548 laguntza-eskaera erregistratu ziren Lanbiden, eta 6.010 onartu zituzten.

Bigarren deialdia (2020ko urritik 2021eko urtarrilera) 6.316 eskakizun aurkeztu ziren eta 4.645 onartu zituzten, baina 274 aztertzeko zain daude, Lanbideri hainbat datu falta zaizkiolako.

Hirugarren deialdian (2021eko urtarriletik maiatzera), 1.275 eskaera izan ziren eta datozen asteetan aztertuko dituzte. Laugarren deialdian (2021eko ekainetik irailera), berriz, 1.398 eskari izan dira.

 

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;