Ekonomia -

Arabako Errioxa

80 milioi kilo mahats baino gehiago bildu dituzte jada Arabako Errioxan

Ramiro Gonzalezek, Arabako ahaldun nagusiak, fruituaren aurtengo kalitatea azpimarratu du eta mahastizainek bidezko prezioa kobratzea eskatu du berriro. Aldundiak kiloko 0,70 eta 0,80 euro artean ezartzen du mahatsa ekoizteko batez besteko kostua.

Ramiro Gonzalez Bastidan. Argazkia: EITB Media.
Ramiro Gonzalez Bastidan
Ramiro Gonzalez Bastidan. Argazkia: EITB Media.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pandemiak eragindako mugikortasun-arazoak direla eta, zenbaitetan langileak aurkitzeko zailtasunak izan arren, mahats-bilketak balantze positiboa izan du azken txanpan, Ramiro Gonzalezek azaldu duenez.

Arabako ahaldun nagusiak mahatsagatik bidezko prezioa ordaintzea eskatu du ostegun honetan Bastidan. Gonzalezen hitzetan, mahats-bilketaren azken txanpan 80 milioi kilo mahats-mordoa bildu dira Arabako Errioxan.

Aldundiaren azterlan batek kiloko 70 eta 80 zentimo artean ezartzen du mahatsaren ekoizpenaren batez besteko prezioa ereduzko ustiategi batean.

Bestalde, epe ertainerako kontratu egonkorrak eratzearen alde egin du Gonzalezek, upategi eta mahastizainentzat onuragarriak izango baitira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Ekonomia 2024 Arabako Ahaldun nagusia Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Arabako Errioxako kuadrilla Arabako Foru Aldundia