Ekonomia -

2009ko salaketa

Lehiaren Batzordeak 10,6 milioiko isuna jarri dio Iberdrolari

Iberdrolak helegitea aurkeztuko du Auzitegi Nazionalean datorren egunetan administrazioarekiko auzi-prozesu baten bitartez.

Iberdrola dorrea, Bilbon. Argazkia: EITB
Iberdrola dorrea, Bilbon. Argazkia: EITB
Iberdrola dorrea, Bilbon. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Lehiaren Batzordeak 10,6 milioi euroko isuna jarri dio Iberdrolari, bezeroak "azken baliabideko energia-merkaturatzailetik" merkatu libreko merkaturatzailera "bezeroaren beraren baimenik gabe" pasatzeagatik. Legeak nahitaezkotzat jotzen du baimen hori.

2009an Gas Naturalek eta Union Fenosak salaketa jarri zuten Iberdrolaren aurka.

2010eko uztailean, Lehiaren Batzordea ikertzen hasi zen eta 2009ko abuztutik 2010eko martxora Iberdrolak, beraien baimenik gabe, bezeroak azken baliabide merkaturatzailetik (bertan tarifa arautuak zituztenak zeuden) merkatu librekora pasatu zituela ondorioztatu zuen. 2009ko ekainetik, bezeroek merkatu librera jo dezakete, elektrizitatea zeinek hornitu aukeratzeko. Hala ere, 10 kilowattetik beherako kontratua dutenek "azken baliabideko tarifa", Gobernuak arautzen duen bakarra, eska dezakete.

Horregatik, idatziak dioenez, testuinguru juridikoa eta ekonomikoa aintzat hartuta, "Iberdrolak interes publikoaren aurka jokatu zuen”.

Espainiako Lehiaren Batzordeak 10,6 milioi euroko isuna jarri dio Iberdrolari, bezeroak "azken baliabideko energia-merkaturatzailetik" merkatu libreko merkaturatzailera "bezeroaren beraren baimenik gabe" pasatzeagatik. Legeak nahitaezkotzat jotzen du baimen hori.2009an Gas Naturalek eta Union Fenosak salaketa jarri zuten Iberdrolaren aurka.2010eko uztailean, Lehiaren Batzordea ikertzen hasi zen eta 2009ko abuztutik 2010eko martxora Iberdrolak, beraien baimenik gabe, bezeroak azken baliabide merkaturatzailetik (bertan tarifa arautuak zituztenak zeuden) merkatu librekora pasatu zituela ondorioztatu zuen. 2009ko ekainetik, bezeroek merkatu librera jo dezakete, elektrizitatea zeinek hornitu aukeratzeko. Hala ere, 10 kilowattetik beherako kontratua dutenek "azken baliabideko tarifa", Gobernuak arautzen duen bakarra, eska dezakete. Horregatik, idatziak dioenez, testuinguru juridikoa eta ekonomikoa aintzat hartuta, "Iberdrolak interes publikoaren aurka jokatu zuen”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala berriak