Ekonomia -
Tarragonan
Krisiari aurre egiteko kalamua landatzea aztertzen ari dira Tarragonan
“Helburu ludiko-terapeutikoak” dituen elkarte batek proposatu du proiektua. Herriko zenbait lur eremu alokairuan hartu nahi ditu elkarteak, kalamua landatzeko.
Erredakzioa
Rasquerako (Tarragona) Udala krisiari aurre egiteko herrian kalamua landatzea ikertzen ari da; izan ere, lanpostuak sortuko lirateke eta 550.000 euro baino gehiago jasoko lituzkete urtero, Udalaren zorrari aurre egiteko.
Proiektua “helburu ludiko eta terapeutikoak” Bartzelonako elkarte batek proposatu zuen orain dela zazpi hilabete. 5.000 kideko elkarte horrek herriko zenbait lur eremu alokatu nahi ditu, kalamua landatzeko, Udalak jakinarazi duenez.
ABCDA elkarteak 36.000 euroko hitzarmena sinatuko du Udalarekin eta 550.000 euro emango dizkio uztailetik aurrera, lurrak alokairuan hartzeagatik eta proiektuak segurtasun arloan eta maila legal eta juridikoan ekarriko dituen gastuei aurre egiteko. Proiektuak, halaber, ez dio Udalari gasturik ekarriko, elkartearen arabera.
Rasqeurako alkatearen hitzetan, proposamena ikertzen ari dira; izan ere, "eredu bat eta aukera bat da, eta ez arinkeria", gaineratu du.