Ekonomia -

DIPUTATUEN KONGRESUA

Kongresuak 'ezkutu sozialeko' neurriak luzatzea babestu du "beste mekanismo iraunkor batzuk hartu arte"

Hala, etxegabetzeak eta energia zein ura moztea debekatzeko eta alokairuaren ordainketa aldi baterako atzeratzeko aukera ematen duten neurriak mantenduko dira.

Oskar Matute eh bilduko ekonomia bozeramailea. Artxiboko irudia: EH Bildu
Oskar Matute eh bilduko ekonomia bozeramailea.
Oskar Matute eh bilduko ekonomia bozeramailea. Artxiboko irudia: EH Bildu

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pandemia garaian onartutako 'ezkutu sozialeko' neurriak luzatzeko proposamena babestu du Diputatuen Kongresuko osoko bilkurak ostegun honetan, "beste mekanismo iraunkor batzuk hartu arte".

EH Bilduk legez besteko proposamena aurkeztu zuen, etxegabetzeak eta energia zein ura moztea debekatzeko eta alokairuaren ordainketa aldi baterako atzeratzeko aukera ematen duten neurriak iraunkor bihurtzea eskatzeko.

Asteartean, koalizio gobernuko alderdiek, PSOEk eta Unidas Podemosek, 'ezkutu sozialeko' neurriak luzatzeko akordioa lortu zuten EH Bildurekin, "inguruabarrak tarteko, beharrezkoa den bitartean, eta izaera iraunkorreko beste mekanismo batzuk hartu arte".

PSOEk, Unidas Podemosek, Esquerra Republicanak, EH-Bilduk, Juntsek, CUPek, Más País-Equok, Teruel Existek, Nueva Canariasek, Compromisek eta BNGk ekimenaren alde bozkatu dute, eta PPk, Voxek, Ciudadanosek, UPNk, Foro Asturiasek eta Coalicion Canariak, berriz, kontra. EAJ, PDeCAT eta PRC abstenitu egin dira.

Espainiako Gobernuak 2020ko martxoaren 31n onartu zituen lehen aldiz neurriok, covid-19aren hedapena geldiarazteko alarma-egoeraren dekretuaren ondoren, eta ordutik luzapenak bata bestearen atzetik onartu ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Albisteak Alderdi Sozialista Zer gertatu da Bizkaian? Gaurko albisteak Gipuzkoa Araba EAE Espainiako Gobernua bideoak Ekonomia berriak EH Bildu Bizkaia Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Podemos albisteak