Ekonomia -

Kongresua

Sordok babes zabala lortu du CCOOren idazkari nagusi izaten jarraitzeko

% 88tik % 93ra handitu du jasotako babesa aurreko Kongresuaren aldean. Lanbide arteko Gutxieneko Soldataren beste igoera bat, eta lan eta pentsioen erreformak izango dira erronka nagusiak agintaldi berrian.

Unai Sordo, CCOOren idazkari nagusi izaten jarraitzeko hautatu ostean. Argazkia: Efe
Unai Sordo, CCOOren idazkari nagusi izaten jarraitzeko hautatu ostean. Argazkia: Efe
Unai Sordo, CCOOren idazkari nagusi izaten jarraitzeko hautatu ostean. Argazkia: Efe

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Unai Sordo Comisiones Obreras (CCOO) sindikatuaren idazkari nagusiak bigarren agintaldirako babesa lortu du 12. Kongresu Konfederalean. Aldeko 659 boto eta 44 abstentzio jaso ditu, hau da, % 93,74ko babesa, aurreko Kongresuan jasotako % 88,8aren gainetik.

Gainera, exekutba berriak aldeko 661 boto eta 49 abstentzio jaso ditu. Ordezkari sindikalen babesa % 93,09koa izan da.

Ostiraleko saioan, CCOOren ordezkariek 668 berme aurkeztu zituzten mahai gainean zegoen hautagaitza bakarraren alde, Sordoren alde, alegia.

12. Kongresu honek balantzea egiteko balio izan du, eta Sordok azpimarratu du bere agintaldiaren erdia pandemiak markatu duela.

Azken urteetako lorpenen artean zenbait akordio sozial goraipatu ditu buruzagi sindikalak, tartean aldi batera erregulazio txostenak, lanbide arteko gutxieneko soldata 965 euroraino igotzea, eta pentsioen erreformaren hasiera.

Negoziazioek aurrera jarraituko dute bigarren agintaldian. Hori horrela, lan erreforma ixtea geratzen da, Gobernuak urte amaieran aurkeztuko baitio Bruselari. Sordok "bai ala bai" espero du datozen asteetan prest egotea.

Era berean, CCOOren idazkari nagusiaren nahia da pentsioen erreformaren lehenengo zatia garatzea eta bigarrena negoziatzea, tartean autonomoen diru-sarrera errealetan oinarritutako kotizazio sistema berria jasotzeko.

Gainera, Sordok gutxieneko soldataren beste igoera baten negoziazioari egin beharko dio aurre; Europako funtsen banaketari; Estatuko Aurrekontu Orokorren negoziazioari eta Espainiako Gobernuak izendatutako adituek egindako txostenean oinarrituko den zerga erreforma berriari.

Onaindiren ordezkoa

Sordo (1972, Barakaldo) Uribarri auzoan hazi zen eta ikasketak zentro publikoetan (institutuan eta EHUn) egin ostean, zenbat urtez egurraren sektorean lan egin zuen, azkenean CCOOra iristeko "ia kasualitatez", bere esanetan.

Sentitzen zuen "zor sozialagatik" ekin omen zion sindikalgintzari, eta 2000. urtean CCOO-Euskadiren Gaztedia Idazkaritza hartu zuen bere gain. Zortzi urtera sindikatuaren idazkari nagusi izan zen Josu Onaindiren lekua hartuta.

2013an berriro hautatu zuten CCOO-Euskadiren idazkari nagusi, baina 2017an Madrilera egin zuen jauzi Ignacio Fernandez Toxoren lekua hartzeko, hautagai bakar gisa. Sindikatua berritzeko asmoa zuten militanteek, eta berritze eta eraldatze behar horren emaitza izan ei zen Sordoren hautagaitza.

Euskal sindikalista zen aurtengo Kongresuan hautagai bakarra, 2017ko uztailaren amaieran egindako Kongresuan bezalaxe. Sindikatuak hiru agintaldiko muga du idazkari nagusiarentzat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan Erreformaren Legea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Pentsioak CCOO