Ekonomia -

Trantsizio energetikoa

Energiaren Nazioarteko Agentziak babesa eskatu du trantsizio energetikoak kaltetutakoentzat

Gainera, trantsizio horrek "kalitate oneko" eta "ondo ordaindutako" lanpostuak sortu behar dituela esan dute.

Eguzki-panelak. Argazkia: Pixabay.com.
Eguzki-panelak
Eguzki-panelak. Argazkia: Pixabay.com.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Energiaren Nazioarteko Agentziak babestutako eta lider politikoek eta gizarte zibileko ordezkariek osatutako batzorde batek azpimarratu du energia garbietarako trantsizioak kaltetuak izango diren langileak eta komunitateak babestu behar dituela, arrakasta izan nahi badu.

COP26 Glasgowko goi-bileraren bezperan astearte honetan argitaratutako 12 gomendio jasotzen dituen zerrenda aurkezteko ekitaldian, Batzorde Globalak esan du trantsizio hori ahalik eta "lanpostu txukun" gehien sortzeko diseinatu behar dela. Hau da, "kalitate oneko" eta "ondo ordaindutako" lanpostuak sortu behar dira, Energiaren Nazioarteko Agentziak ohar batean nabarmendu duenez.

Politika guztiek berdintasuna eta gizarteratzea bultzatu behar dituzte, eta herritar guztiak modu aktiboan inplikatzea, Batzorde Globaleko kideen arabera.

Era berean, horien iritzian, lehentasuna eman behar zaio energia garbiak eskuratzeari eta pobrezia energetikoa ezabatzeari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Europa Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Energia berriztagarriak NBEren klimari buruzko goi-bilera Energia gaur