Ekonomia -

Hitzaldia Gasteizen

Almunia: 'Opor fiskalen diru asko falta da oraindik errekuperatzeko'

Gasteizen hitzaldia eman ondoren, Europako Batzordeko presidenteordea Patxi Lopez lehendakariarekin bildu da Europar Batasunak gaurko krisian duen papera aztertzeko.

Joaquin Almunia, Gasteizen emandako hitzaldian. Argazkia: Efe.
Joaquin Almunia, Gasteizen emandako hitzaldian.
Joaquin Almunia, Gasteizen emandako hitzaldian. Argazkia: Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko foru-ogasunetan legez kanpoko opor fiskaletatik errekuperatzeko oraindik asko falta dela esan du Joaquin Almunia Europako Batzordeko presidentea eta Lehiakortasunaren komisarioak. Almuniak ere nabarmendu egin du isuna jasotzeko mehatxua bere horretan jarraitzen duela.

90eko hamarkadako "opor fiskalak" eta "mini-opor fiskalak" deritzenak legez kanpokoak zirela esan duen Europar Batasuneko (EB) Justizia Auziegiak. Horren ondorioz, Europako Batzordeak Espainiari milioietako isuna ezartzeko eskatu dio Auzitegiari EAEko foru-ogasunei emandako laguntza guztiak ez errekuperatzeagatik.

Almuniak Gasteizen egin ditu adierazpenok, Europa krisiarentzako "konponbide onena" dela ideiaren inguruan emandako hitzaldian.

Patxi Lopezekin bilera

Hitzaldi horren ostean, Europako Batzordeko presidenteordea Patxi Lopez lehendakariarekin bildu da Europar Batasunak gaurko krisian duen papera aztertzeko.

Jaurlaritzatik konfirmatu dutenez, krisiari aurre egiteko Europa elkartuta egotea ezinbestekoa dela esan dio Almuniak Patxi Lopezi, hori baita "posizio onenetan dauden herrialdeen bideari jarraitzeko modu bakarra".

Bilera horretan bestelako gaiak ere jorratu dituzte; Europak defizitaren malgutasunaren inguruan duen ikuspuntua eta autonomia erkidegoen garrantzia, bestek beste.

EAEko foru-ogasunetan legez kanpoko opor fiskaletatik errekuperatzeko oraindik asko falta dela esan du Joaquin Almunia Europako Batzordeko presidentea eta Lehiakortasunaren komisarioak. Almuniak ere nabarmendu egin du isuna jasotzeko mehatxua bere horretan jarraitzen duela. 90eko hamarkadako "opor fiskalak" eta "mini-opor fiskalak" deritzenak legez kanpokoak zirela esan duen Europar Batasuneko (EB) Justizia Auziegiak. Horren ondorioz, Europako Batzordeak Espainiari milioietako isuna ezartzeko eskatu dio Auzitegiari EAEko foru-ogasunei emandako laguntza guztiak ez errekuperatzeagatik. Almuniak Gasteizen egin ditu adierazpenok, Europa krisiarentzako "konponbide onena" dela ideiaren inguruan emandako hitzaldian. Patxi Lopezekin bileraHitzaldi horren ostean, Europako Batzordeko presidenteordea Patxi Lopez lehendakariarekin bildu da Europar Batasunak gaurko krisian duen papera aztertzeko.Jaurlaritzatik konfirmatu dutenez, krisiari aurre egiteko Europa elkartuta egotea ezinbestekoa dela esan dio Almuniak Patxi Lopezi, hori baita "posizio onenetan dauden herrialdeen bideari jarraitzeko modu bakarra". Bilera horretan bestelako gaiak ere jorratu dituzte; Europak defizitaren malgutasunaren inguruan duen ikuspuntua eta autonomia erkidegoen garrantzia, bestek beste.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea