Ekonomia -

Ministro Kontseilua

Gobernuak gastu-muga eta egonkortasun legea onartuko ditu gaur

Muga onartu eta gero, Exekutiboa 2012ko Aurrekontuak prestatzen hasiko da.

Soraya Saenz de Santamariak zuzenduko du bilera, Mariano Rajoy Bruselan baitago. EFE
Soraya Saenz de Santamariak zuzenduko du bilera, Mariano Rajoy Bruselan baitago. EFE
Soraya Saenz de Santamariak zuzenduko du bilera, Mariano Rajoy Bruselan baitago. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuko Ministro Kontseiluak 2012ko aurreikuspen ekonomikoak, gastu-muga eta aurrekontu-egonkortasunaren lege-proiektua onartuko ditu gaur.

Gastu-muga onartutakoan, 2012ko Aurrekontu Orokorrak prestatzen hasi ahalko da.

Bilera 09:00etan hasiko da, eta lehen aldiz, Soraya Saenz de Santamaria presidenteordeak zuzenduko du, Mariano Rajoy presidentea Bruselan baitago, Europako Kontseiluaren bileran parte hartzen.

Ministroek aurrekontu-egonkortasunaren lege-proiektua ere onartuko dute, ondoren Gorte Orokorretera igortzeko. Ministro Kontseiluak otsailaren 13an eman zion oniritzia aurreproiektuari.

Lege horrek muga zorrotzak ezarriko dizkio gastu publikoari, eta zigorrak aurrez ikusiko ditu betetzen ez dituztenei.

Gainera, Senatuari Gobernuaren gastu-muga betatzeko eskubidea itzuliko dio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea