Itxi

2021/10/28

11:24

Ekonomia

Biztanleria Aktiboaren Inkesta

Langabeziak gora egin du Hego Euskal Herrian, 3.000 langabe gehiagorekin hirugarren hiruhilekoan

ANE SANTESTEBAN | EITB MEDIA

Foru Erkidegoan nabarmen igo da langabezia, 1.600 langabe gehiago baitaude, eta langabezia tasa % 10,70ekoa da. ELA eta LAB sindikatuek ohartarazi dute sortzen diren lanpostu berriak aldi baterako eta prekarioak direla.

1:43
Lanbideren bulegoa bat. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

3.000 langabe gehiago daude Hego Euskal Herrian 2021eko hirugarren hiruhilekoan, Espainiako Estatistika Institutuak ostegun honetan jakitera eman duen Biztanleria Aktiboaren Inkestaren datuen arabera.

Zehazki, 1.400 langabe gehiago daude EAEn (% 1,39), guztira 103.200. Langabezia-tasa % 9,91koa da eta Espainiako Estatuko bigarren tasarik baxuena du. Datuak lurraldez lurralde aztertuta, Gipuzkoak du langabezia-tasarik txikiena (% 8,99), ondoren Bizkaiak ( % 10,04) eta azkenik Arabak ( % 11,44).

Nafarroan, berriz, 1.600 pertsona gehiago daude lanik gabe (% 4,94), datu esanguratsua, eta azken urtean langabezia gehien igo den erkidegoa da Espainiako Estatuan. 285.200 landun eta 34.200 langabe daude, hau da, langabezia tasa % 10,70ekoa da.

2021eko hirugarren hiruhilekoan 25.600 pertsona gehiago daude lanean Hego Euskal Herrian, guztira 1.223 500 langile. Datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 24.000 pertsona gehiago zenbatu dira, 938.300, aurreko hiru hilabeteetan baino % 2,64 gehiago. Nafarroan, berriz, 1.500 pertsona gehiagok egiten dute lan, hau da, 285.200 pertsonak, % 1,5 haziz.

Behin-behineko lanpostuen gorakadaz ohartarazi dute sindikatuek

Bestalde, ELA sindikatuak adierazi du lanpostu berri gehienak zerbitzuen sektorean eta industrian sortu direla, eta berez hori positiboa izan arren, aldi baterako kontratuak izaten direla salatu du.

Hala, Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan lanpostu berrien % 25 behin-behinekoak direla ohartarazi du.

Gauzak horrela, eta beharginen "lan-baldintzak duintzeko", ezinbestekotzat jo du lan-erreforma indargabetzea.

Ildo beretik, LAB sindikatuak kritikatu du sortzen den enplegua "prekarioa" dela eta horrek pobrezia areagotzea dakarrela. Beraz, kalitatezko enpleguaren inguruko hausnarketa egiteko deia egin du.

Horrez gain, adinean aurrera egin ahala lanpostu bat eskuratzea gero eta zailagoa dela ohartarazi du eta lanik gabe epe luzean dauden pertsonen kopurua azken urtean "nabarmen" hazi dela salatu du.

Bestalde, Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu sailburua pozik agertu da enpleguak EAEn utzitako datuekin, baina zuhurtzia eskatu du oraindik ere datu batzuk hobetzeko daudelako: berdintasuna, prekarietatea, behin-behinekotasuna...

Espainiako Estatuan 127.100 langabe gutxiago daude hirugarren hiruhilekoan, hau da, % 3,6 jaitsi da aurreko hiruhilekoarekin aldenduta. 2018az geroztik izan den jaitsiera handiena izan du langabeziak.

Bestalde, okupazioak 20 milioi langileren langa gainditu du lehen aldiz 2008. urteko laugarren hiruhilekotik, udako hilabeteetan 359.300 lanpostu sortu ostean, aurreko hiruhilekoan baino % 1,8 gehiago. Hain zuzen ere, 20.000 landun zenbatu zituzten irailean.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;