Ekonomia -
Langabeziak gora egin du
Euskal sindikatuek doitze neurriei leporatu diete langabeziaren igoera
Confebask, bestalde, kezkatuta agertu da langabeziaren datuekin, "1989tik altuenak", eta "geldialdi ekonomikoari" leporatu dio igoera.
Erredakzioa
Euskal sindikatuek gogor kritikatu dituzte azken langabezia datuak; igoera doitze politikei leporatu diete eta ekonomia bultzatzeko premiazko neurriak eskatu dituzte.
Txiki Muñoz ELAko idazkari nagusiak Iruññean esan du PPren politikek "langabezia gehiago" dakartela, "pobrezia gehiago, babes sozial gutxiago eta zerga-biltze gutxiago".
LABek prentsa oharra atera du "murrizka zorrotzek ekonomia hondoratzen ari direla eta bigarren atzeraldi batera garamatzatela" esanda.
Euskadiko UGTren ustez, langabeziaren datuek argi uzten dute "doitze neurriek eta murrizketek langabezia eta depresio ekonomikoa bakarrik sortzen dutela".
CCOOk ere komunikatua atera du, "lanpostuak gero eta abiadura handiagoan deusezten dira" eta etorkizuna "itxaropenik gabekoa" da.
Confesbaken, kezka
Confebaskek ere bere kezka agertu du langaziaren datuak ikusita "1989tik altuenak direlako". Igoera "geldialdi ekonomikoari" leporatu diote, eta geldialdi horrek "ziur asko urte honetan iraungo duela" gaineratu dute.
Patronalaren ustez, egoerak "onartu berri duten lan-erreforma eta antzeko neurrien beharra du", neurri horiek enpresei barne-malgutasunerako tresnak ematen baitizkiote, lehiakortasuna eta lanpostuen sorrera bultzatuz".