Itxi

2021/11/03

20:49

Ekonomia

Enplegua

ACB Sestaok ekoizpena etengo du azaroaren bukaeratik urtarrilera arte

O. P. | EITB Media

Enpresak dio kostu energetikoaren igoerak behartuta hartu duela erabakia. Hala ere, batzordeak "xantaiaz" hitz egin du, sindikatuek enpresak proposatutako antolakuntza aldaketak errefusatu dituztelako. Itxierak behin-behineko 100 langile baino gehiago kaleratzea ekarriko du.

  • Arcelor Mittal Sestao.

    Arcelor Mittal Sestao. Sindicato ELA

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

ArcelorMittal taldeak Sestaon duen Acería Compacta de Bizkaia (ACB) enpresak ekoizpena geldituko du azaroaren amaieratik 2022ko urtarrilera arte, EITB Mediak jakin duenez.

Enpresako zuzendaritzak nahiz langile batzordeak duela egun batzuk iragarri zuten itxiera hori gertatuko zela, baina ez zuten data zehaztu. Alabaina, konpainiako iturriek baieztatu dute geldialdia azaroaren amaieran egingo dutela eta urtarrilera arte iraungo duela.

Enpresak azaldu duenez, argindarraren prezioen gorakadagatik etengo da ekoizpena. Orain eman duen argudio hori ez dator bat, ordea, ArcelorMittal Sestaoko zuzendaritzak berak ostiralean emandakoarekin; izan ere, orduan ohar batean adierazi zuenez, geldialdia "aurreikusitako ingeniaritza-lanetarako" izango da, "hobekuntza-plan batean" kokatzen diren lanak. Plan horri esker, lantegiaren urteko ekoizpen-ahalmena 1,6 milioi tonaraino handitu ahalko da 2023an, eta baita ekoitzitako altzairu tona bakoitzeko CO2 emisioen maila 500 kg-ra murriztu ere, zuzendaritzaren esanetan. 

UGT, CCOO, LAB eta ELA sindikatuetako batzordeko kideek ostiralean adierazi zutenez, langileek errefusatu egin dituzte enpresak proposatutako "antolaketa-aldaketak", eta, euren ustez, "xantaia" da ACBko zuzendaritza egiten ari dena: "Alde sozialari xantaia egiten ari da Sestaoko ekoizpenari berriro ekiteko baldintzatzat jarriz aldebakarreko antolaketa-aldaketen proposamena onartzea, bai eta aldaketa horiei estaldura emateko hitzarmeneko puntu batzuk berrikustea ere".

Itxierak behin-behineko ehun langile baino gehiago kaleratzea ekarriko du.

Langileek salatu dutenez, "egungo energia-koiunturak eragin zuzena izan du ekoizpen kostuetan, eta horrek gure produktuen lehiakortasuna oztopatzen du", baina enpresak "gaur egun marjina handiak ditu bere irabazietan". Hori dela eta, langileek salatu dute enpresak "berriro ere langileen eta diru-kutxa publikoen gain deskargatzen dituela bere interes-jokoak".

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;