Ekonomia -

Eurostaten datuak

Euroguneko 2011ko BPGren datua hamarren bat jaitsi dute

Eurostatek jakinarazi duenez, euroguneko Barne Produktu Gordina % 1,4 hazi zen 2011n eta Europar Batasunekoa % 1,5.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2011n Euroguneko Barne Produktu Gordina % 1,4 hazi zen eta Europar Batasunekoa % 1,5, Eurostat estatistika agentziak jakinarazi duenez, hala, 2011ko datua hamarren bat jaitsi du.

Euroguneko eta Europar Batasuneko BPGk zehazki % 0,3 egin zuen atzera laugarren hiruhilekoan, etxeetako kontsumoan, kapital finkoan, esportazioetan eta inportazioetan jasandako jaitsieren ondorioz.

Berrikusitako datuek ez dute laugarren hiruhileko datuekin alderatuta aldaketarik jasan, baina bai urte osoari erreparatuz gero.

Hala, euroguneak eta Europar Batasunak BPGren % 1,4ko eta % 1,5eko igoerarekin itxi zuten urtea, joan den otsailaren 15ean % 1,5 eta % 1,6ko igoera izan zutela azaldu zen. 

Urtebete lehenago, eurogunea eta Europar Batasuna % 1,9 eta % 2 hazi ziren. Urtetik urterako datuei erreparatuz gero, laugarren hiruhilekoan euroguneko herrialdeen ekonomia % 0,7 hazi zen eta Europar Batasuneko 27ena % 0,9. Atzeraldian sartu diren herrialdeak

Belgika, Italia, Herbehereak eta Txekiar Errepublika 2011ko azken hiruhilekoan atzeraldian sartu zirela baieztatu du Eurostatek.

Halaber, Zipre eta Espainia, berriz, atzeraldian sartzear daudela ohartarazi du.

Espainiaren kasuan BPG % 0,3 jaitsi zen laugaurren hiruhilekoan. Urtetik urterako datuei erreparatuz gero, ordea, ekonomia % 0,3 hazi zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea