Ekonomia -

Markak hautsi ditu

Gasolinaren prezioak goia jo du berriro eta 1,437 eurora iritsi da

Iragan asteko datuekin alderatuz, gasolinak % 0,35 egin du gora. Aurreko astean ere, gasolinak marka guztiak hautsi zituen, eta 1,432 eurotan kokatu zen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Berunik gabeko 95 gasolina litroaren prezioak goia jo du berriro ere, eta 1,437 eurora iritsi da, Europar Batasunak Petrolio Buletinean jakitera eman duenez. Gasoleoak % 0,58 egin du behera, eta 1,364 eurotan gelditu da, iturri berdinaren arabera.

Iragan asteko datuekin alderatuz, gasolinak % 0,35 egin du gora. Aurreko astean ere, gasolinak marka guztiak hautsi zituen, eta 1,432 eurotan kokatu zen.

Bestalde, gasolioaren prezioa % 0,6 murriztu da, iragan asteko datuekin alderatuz.

Gasolinaren prezioa % 5,82 garestitu da aurten eta gasolioak % 2,1 egin du gora 2012ko bi hilabeteetan.

Berunik gabeko 95 gasolina litroaren prezioak goia jo du berriro ere, eta 1,437 eurora iritsi da, Europar Batasunak Petrolio Buletinean jakitera eman duenez. Gasoleoak % 0,58 egin du behera, eta 1,364 eurotan gelditu da, iturri berdinaren arabera. Iragan asteko datuekin alderatuz, gasolinak % 0,35 egin du gora. Aurreko astean ere, gasolinak marka guztiak hautsi zituen, eta 1,432 eurotan kokatu zen. Bestalde, gasolioaren prezioa % 0,6 murriztu da, iragan asteko datuekin alderatuz.Gasolinaren prezioa % 5,82 garestitu da aurten eta gasolioak % 2,1 egin du gora 2012ko bi hilabeteetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ekonomia Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Gasolioaren prezioa