Ekonomia -
Jaurlaritzaren plana
Bankuei enpresen finantzazioan parte hartzeko eskatu die Confebaskek
Jaurlaritzak eta Kutxabankek aurkeztutako planak enpresetan sortutako "itxaropena" azpimarratu du Confebaskek, finantzazio falta enpresa askoren bideragarritasuna kolokan jartzen ari zela azaldu du.
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzak eta Kutxabankek atzo aurkeztutako enpresentzako laguntza eta finantziazio planaz hitz egin du gaur Euskal Enpresarien Konfederakuntzak; Confebaskek gainerako finantza entitateek plan horretan parte hartzeko eskatu du.
Ekonomia sustatzeko plan horrek 2.180 milioi euro mobilizatu nahi ditu laguntzen, bermeen eta kredituen bitartez, enpresen eta autonomoen finantziazio arazoak konpontzeko asmoz.
Ohar batean enpresen finantzazio planak euskal enpresetan sortutako "itxaropena" azpimarratu du Confebaskek, eta finantzazio falta, hain zuzen, enpresa askoren bideragarritasuna arriskuan jartzen ari zela azpimarratu du.
Eusko Jaurlaritzaren eta "batez ere" Kutxabanken konpromisoa goraipatu ditu Confebaskek.