Itxi

2021/11/15

19:04

Ekonomia

Pentsioen erreforma

Pentsioak bermatzeko kotizazioak igotzea adostu dute Espainiako Gobernuak eta UGT eta CCOO sindikatuek

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Espainiako patronala kotizazio sozialak igotzearen kontra agertu da, eta, beraz, akordiotik kanpo geratu da.

1:27
Kotizazioak 0.6 igotzea 10 urtez. Irudia: EITB Media
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Espainiako Gobernuak eta UGT eta CCOO sindikatuek kotizazio sozialak % 0,6 igotzea adostu dute, pentsioen finantzazioa bermatzeko. Igoera hori 2023an aplikatuko da eta 2032ra arte egongo da indarrean.

CEOE Espainiako enpresarien elkartea, berriz, neurri horren aurka agertu da, eta ez du itunarekin bat egin.

Gizarte Segurantza Ministerioak ohar bidez azaldu duenez, belaunaldien arteko ekitaterako mekanismoak bi osagai nagusi izango ditu. Alde batetik, Gizarte Segurantzaren Erreserba Funtsa betetzea izango du helburu, 2023 eta 2032 bitartean.

Ohiko kontingentziengatik egin beharreko ekarpena % 0,6koa izango da, enpresaren eta langilearen artean banatuta, "gainerako kotizazio sozialetan bezala". Ekimen horren helburua "segurtasun kutxa bat" sortzea izango da, 2050. urtetik aurrera gastua aurreikusitakoa baino handiagoa bada, pentsioak bermatu ahal izateko.

Halakorik beharko ez balitz, ez litzateke inolako neurririk ezarriko eta funts hori kotizazio sozialak murrizteko edo pentsioak igotzeko erabiliko litzateke, itunaren arabera.

Halaber, Europako Batzordeak zahartzeari buruz egindako txostenetan 2050etik aurrera pentsioak bermatzeko gastua aurreikusitakoa baino handiagoa izango dela ikusiko balitz, erreserbako funts hori erabiliko lukete, baina urtean gehienez Barne Produktu Gordinaren % 0,2 bideratu ahalko lukete horretara.    

Honekin guztiarekin nahikoa izango ez balitz, Espainiako Gobernuak eragile sozialekin hitz egingo du auzia Toledoko Itunaren foroan eztabaidatzeko eta han bestelako neurriak adosteko.

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;