Ekonomia -

Bilboko autobusak

Bilbobuseko langileak martxoko lanuzteekin jarraituko dute

Datorren martxtoaren 19ti 29ra (biak barne) lanuzteak egunero izango dira, asteburuak barne, eta lau ordukoak izango dira txanda bakoitzean.

Bilbobuseko langileen lanuztea. Argazkia: Efe
Bilbobuseko langileen lanuztea. Argazkia: Efe
Bilbobuseko langileen lanuztea. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilbobus Bilboko autobusen zerbitzuko langileek lanuzteekin jarraitzea erabaki dute langileen batzordean horrela erabaki ostean; izan ere, lan-hitzarmenaren inguruan aurrerapenik ez dela eman uste baitute eta beraz mobilizazioekin jarraituko dute.

Pedro Angulo Veolia-Bilbao enpresa batzordeko presidenteak gaur azaldu duenez, langileak bart gauean bildu ziren batzarrean, lan hitzarmenaren harira duten lan-gatazkari buruz hitz egiteko.

Atzo bi orduko lanuztea egin ostean, Bilbobuseko langileak (700) berriro bildu ziren.

Anguloren hitzetan, langileen "gehiengoa" lanuzteekin jarraitzearen alde dago; izan ere, une hauetan "ez dago negoziaziorik" enpresarekin, zuzendaritzak aste honetan eta datorren astean sindikatuko ordezkariekin egin behar zituzten bilerak bertan behera utzi ostean.

Datorren martxtoaren 19ti 29ra (biak barne) lanuzteak egunero izango dira, asteburuak barne, eta lau ordukoak izango dira txanda bakoitzean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea