Ekonomia -

Lan-erreformaren kontra

Milaka lagun kalera atera dira Euskadin, greba orokorraren atarian

Euskadiko UGTk eta CCOOk deitu dituzte manifestazioak. Bi sindikatuen ustez, langileen gehiengoaren babesa lortuz gero, Gobernuak negoziazioa onartu beharko du.

Bilbon milaka pertsona bildu ditu UGTk eta CCOOk deitutako manifestazioak. Argazkia: Efe.
Bilbon milaka pertsona bildu ditu UGTk eta CCOOk deitutako manifestazioak.
Lan-erreformaren aurkako manifestazioak euskal hiriburuetan

01:19

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Milaka pertsona Euskadiko hiru hiriburuetako kaleetara atera dira CCOOk eta UGTk deituta, Gobernuaren lan-erreforma "bidegabea, alferrikakoa eta eragingabekoaren" kontra egiteko.

Bilbon Euskadiko UGTko eta CCOOko bi arduradun nagusiak izan dira, Damaso Casado eta Unai Sordo, hurrenez hurren, eta martxoaren 29koa "azken 20 urteetako grebarik garrantzitsuena" izango dela azpimarratu dute.

Gasteizen eta Donostian bezala, milaka pertsonak Bizkaiko hiriburuko kaleak ibili dituzte, '29M, huelga general' (29M, greba orokorra), 'Padres sin trabajo, hijos sin futuro' (Lanik gabeko gurasoak, etorkizunik gabeko haurrak') edota 'Dónde están, no se ven, los empleos del PP' (Non daude, ez ditugu ikusten, PPren lanpostuak).

Manifestazioan izan dira, besteak beste, Jose Antonio Pastor PSE-EEko bozeramailea, Carlos Totorika Ermuako alkatea, Javier Madrazo EBko koordinatzaile nagusi ohia eta EBko Batzorde Exekutiboko Alba Gutierrez eta Jose Navas.

"29an, denok kalera"

Unai Sordoren hitzetan, manifestazioa greba orokorraren "atarikoa" izan da, eta greba egiteko "azken urteetan baino arrazoi gehiago" daudela gogorarazi du.

UGTko Damaso Alonsoren ustez, berriz, "grebak oinarrizko helburuak ditu eta martxoaren 29an egin behar duguna kalera ateratzea da".

Iruñean

Nafarroako hiriburuan ere milaka pertsona bildu ditu UGTren eta CCOOren deiladiak. Manifestariak PPko Gobernuaren lan-erreformaren aurka agertu dira, langileen eskubideen kontra izandako "erasokorrena eta kaltegarriena" delako.

Manifestazioan zenbait lelo oihukatu dituzte: "Contra el paro, lucha obrera" (Langabeziaren kontra, langileen borroka), "Reforma laboral, atraco patronal" (Lan-erreforma, patronalaren atrakoa) edo "Hacía falta ya una huelga general" (greba orokorra behar genuen).

Madrilen

Ignacio Fernandez Toxok (CCOO)eta Candido Mendezek (UGT) martxoaren 29ko greba orokorrean parte-hartzeko deia egin dute, eta Gobernuak negoziazioaren alde egiten badu, greba bertan behera utz dezakeela gaineratu dute.

Hori da lan-erreformaren kontra Madrilen egindako manifestazioaren amaieran, Alcalako atean, egindako hitzaldietan esan dutena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea