Ekonomia -

Bikoizketen batzordea

Fernandez: 'Erakundeen eredu aldaketak, eskumenak gutxitu ditzazke'

Mario Fernandez Kutxabankeko presidenteak azpimarratu du garrantzitsuena ez dela erakundeen eredua, "kudeaketa" baizik.

Mario Fernandez bikoizketen batzordean. Argazkia: EITB
Mario Fernandez bikoizketen batzordean. Argazkia: EITB
Mario Fernandez bikoizketen batzordean. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal erakundeen eredua orain aldatzeak "arrisku politiko larria" ekar dezakeela esan du Mario Fernandez Kutxabankeko presidenteak, "krisiaren aitzakiarekin erkidegoko eskumenak gutxitu nahiko dituztelako".

Eusko Jaurlaritzak, foru aldundiek eta udalek ematen dituzten zerbitzuen bikoizketak aztertzen dituen Legebiltzarreko batzordean egon da Fernandez, izan ere, Jaurlaritzak egindako txosten baten arabera, bikoizketek 403 milioi euroko "alferrikako" gastua eragiten dute.

Eredua orain aldatuta, "une honetan garrantzitsua denaren ikuspegia galduko litzateke, hau da, krisiari aurre egitea", esan du Fernandezek.

1982 eta 1985 urteen bitartean lehendakariorde izan zenak eta Lurralde Historikoen Legea onartu zuenak azpimarratu du garrantzitsuena ez dela eredua, "kudeaketa baizik".

Fernandezentzat, egungo krisia "historiako sakonena da", eta errudunak "espekulatzeko edozer gauzak balio duela uste duten gaizkile ekonomikoak" direla esan du.

Bestetik, erakundeen eredua aldatzeko "ez dago adostasunik", eta eredua aldatzeak " Estatutuaren eta Konstituzioaren meloia irekitzea ekar dezake".

"Krisiaren aitzakiarekin, Gobernuko erakundeek eskumenak gutxitzeko aprobetxatuko lukete", ohartarazi du.

Gainera, EAEn jada hauteskundeen kanpainaurre giroa dagoela esan du eta ondorioz, "adostasun" batera iristea ezinezkoa izango litzakeela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea