Ekonomia -

Espainiako Aurrekontuak

Kongresuak Espainiako Aurrekontu Orokorren proiektua onartu du, aldeko 188 botorekin

PSOEren (120 boto), Unidas Podemosen (34), ERCren (13), EAJren (6), EH-Bilduren (5), PDeCATen (4), Mas Pais-Equoren (2), Compromisen, Nueva Canariasen, Teruel Existeren eta PRCren babesa jaso du Gobernuak. Senatura pasatu da orain tramitazioa.

Txaloak Kongresuan, bozketaren emaitza jakin denean. EFE
Txaloak Kongresuan, bozketaren emaitza jakin denean.
Txaloak Kongresuan, bozketaren emaitza jakin denean. EFE

Agentziak | Eitb Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kongresuaren Osoko Bilkurak 2022ko Estatuko Aurrekontu Orokorren proiektua onartu du ostegun honetan aldeko 188 botorekin, gehiengo zabalez, beraz. PSOEren eta Unidas Podemosen arteko koalizioak osatzen duen Espainiako Gobernuko bigarrenak dira. Orain Senatura igaroko dira, euren tramitazioa osatzeko, Kongresuko diputatuen erdiak baino gehiagok babestu ondoren. 

Espainiako Gobernuak PSOE (120 boto), Unidas Podemosen (34, Alberto Rodriguezen eserlekua ordezkatzeko zain), Esquerra Republicanaren (13), EAJren (6), EH Bilduren (5), PDeCATen (4), Mas Pais-Equoren (2), Compromisen, Nueva Canarias,T eruel Existeren eta PRCren babesa jaso du.

PPk (88), Voxek (52), Ciudadanosek (9), Juntsek (4), CUPek (2), UPNk (2), Coalicion Canariak eta Foro Asturiasek aurka bozkatu dute, eta BNGk, berriz, abstenitu egin da azkenean.

Horrela, Sanchezen Gobernuak bere lehen aurrekontuak onartzeko izan zuen babesa sendotzea lortu du, eta orain espero du, Senatuan tramitazio bizkor batekin, kontuak hilabete baino gutxiagoan prest izatea, eta aldaketarik badago, abenduaren amaieran Kongresuan bozkatzea, urtarrilaren 1ean, garaiz eta behar bezala, indarrean sartzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Politika EAJ-PNV UPN Espainiako Gobernua Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Aurrekontu Orokorrak ERC