Ekonomia -

Defizit murrizketak

Espainiako Gobernuak ez du BEZa igoko 2012. urtean

Argiaren prezioa ere ez dute "oraingoz" igoko, Industria ministroaren hitzetan.

Juncker eta De Guindos, atzoko bileran. Argazkia: EFE.
Juncker eta De Guindos, atzoko bileran. Argazkia: EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Luis de Guindos Ekonomia ministroak esan du Bruselak 2012rako exijitutako defizit murrizketa berriak (% 5,3) ez duela BEZaren igoerarik ekarriko, eta Espainiako Gobernuaren eta Erkidegoen artean banatuko dutela.

Ministroaren iritziz, defizit murrizketa berri horrek ez du hazkunde ekonomikoan edota enpleguan eragin "esanguratsurik" izango.

Eurotaldeak egindako azken eskaeraren ondorioz, Espainiak beste 5.000 milioi euro gehiago aurreztu beharko ditu orain.

Erabaki horrek ez du 2012. urtean BEZaren igoerarik ekarriko, De Guindosen hitzetan. 2013ko aurrekontuetan igoerarik izango den galdetu diote kazetariek: "Ez ditzagun erabakiak aurreratu", erantzun du ministroak.

Eurotaldearen exijentziak nola beteko dituzten ez du argitu, baina, gutxinaka Gobernuak erabakiak hartuko dituela azpimarratu du.

Bestalde, Jean-Claude Juncker eurotaldeko presidentearekin "erlazio bikaina" daukala esan du De Guindosek. Bestalde, Europako Batzordeak ukatu egin du Espainiari inolako mesederik egin diola, 2012rako defizit berria ezartzerakoan eta nabarmendu du Espainiak "esfortzu oso handia" egin beharko duela helburu hori betetzeko."Ez dugu zorrotzago jokatzen herrialdea bat edo bestea izateagatik", esan du Amadeu Altafaj Europako Kontseiluaren Ekonomia bozeramaileak, kazetarien galderak erantzunda.

Europar Batasuneko zenbait herrialdeek salatu dute Hungariak Espainiak baino tratu latzagoa jasan behar izan duela; izan ere, 2011ko BPGren defizita % 3ra jaistea lortu ez zutela eta Hungaria zigortzea proposatu zuen Europako Batzordeak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea