Ekonomia -

Krisi ekonomikoagatik

Eusko Jaurlaritzak 400 milioi euro atxikiko ditu, badaezpada

Kopuru hori defizitari zailtasun gutxiagorekin eusteko erabiliko dute eta ekonomiari buruzko “zalantza ikaragarriak” argitu arte egongo da blokeatuta.

Carlos Aguirre Ekonomia eta Ogasun sailburua. Argazkia: EITB
Carlos Aguirre Ekonomia eta Ogasun sailburua. Argazkia: EITB
Jaurlaritzak 400 milioi euro gordeko ditu badaezpada

01:02

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak aurtengo aurrekontuetako 400 milioi euro atxiki ditu, "kautelazko" neurri batean, egoera ekonomikoak okerrera egiten badu jarduera honetan izan litezkeen arriskuei aurre egiteko.

Carlos Aguirre Ekonomia eta Ogasun sailburuak adierazpenak egin ditu Eusko Legebiltzarrean, EAk, Ezker Anitza/IU-k eta PPk eskatuta, EAEko ekonomiaren etorkizunarekin eta aurrekontuetan defizita murrizteko egindako murrizketekin lotutako galderei erantzuteko.

Sailburuak azaldu duenez, berritasun moduan, Eusko Jaurlaritzak "400 milioi euroko balioa duen kreditu atxikipena" egitea erabaki du, diru-sarrerak jaitsiko balira edo ekonomia egoerak beste aldaketaren bat izango balu, horri aurre egin ahal izateko.

Kopuru hori defizitari zailtasun gutxiagorekin eusteko erabiliko dute eta ekonomiari buruzko “zalantza ikaragarriak” argitu arte egongo da blokeatuta.

Aguirrek zehaztu duenez, aurtengo bilakaera ekonomikoak esango du atxikipen hori aurrekontuetako konpromisoei aurre egiteko erabiliko den edo politika publikoetara bideratu ahalko den.

Eusko Jaurlaritzak datozen egunetan Madrilekin negoziatuko ditu diru-sarrerak jaisteko aukera dela eta hartu beharreko neurriak, defizit publikoaren helburua BPGaren % 15a izatea lortzea eta 2012ko kontuak koadratzea. Egitasmo Ekonomiko honek mozketa batzuk ekarriko ditu gastuan, sailburuaren ustez, eta "onargarriak" izango dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea