Ekonomia
LANA
ACB Sestaok ekoizpena etengo du, gaurtik hasi eta urtarrila bitartean
EITB MEDIA
Enpresaren arabera, lan batzuk egiteko beharrak eta argindarraren prezio altuak bultzatuta etorri da etenaldia. Sindikatuek, baina, bestelakoa diote.
-
ACB Sestaoren eraikina. ELAren artxiboko irudi bat
Sestaoko ACBk (Bizkaiko altzairu fabrika), ArcelorMittal taldekoak, ekoizpena etengo du asteazken honetan, eta urtarrilean ekingo dio berriro ere, EITB Mediak jakin duenez.
Enpresaren arabera, lan batzuk egiteko beharrak eta argindarraren prezio altuak bultzatuta etorri da etenaldia. Sindikatuek, baina, baztertu egin dituzte zuzendaritzak ekoizpena eteteko emandako arrazoiak. Horien esanetan, langileen ordezkariek ez zituzten onartu enpresak egin nahi zituen "antolaketa aldaketa" batzuk, eta hori dela eta ebatzi du geldialdia egitea.
Azarorako zuten iragarrita geldialdia, data zehatzik gabe, baina, azkenean, gaur izango da eta hilabetez luzatuko da, gutxi gorabehera.