Ekonomia -

Kanpaina

Doan afaldu Gipuzkoan, olioa birziklatzeagatik

Gipuzkoako ostalariek kanpaina bat abiatuko dute, olioaren birziklatzea sustatzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Ostalaritza Enpresaburuen Elkarteak eta Ecogras enpresak kanpaina bat abiatuko dute, etxeko olioaren birziklatzea sustatzeko. Horren ildotik, 600 bazkari edo afari zozkatuko dituzte, lurraldeko jatetxeetan gastatzeko.

Mikel Ubarrechena elkarteko presidenteak eta Xabier Muro enpresako zuzendariak prentsaurrekoa eskaini dute Donostian, kanpaina aurkezteko.

Hain zuzen ere, kanpaina apirilaren 16an hasiko da, eta urtebete iraungo du.

Ekimenaren sustatzailek azaldu dute Gipuzkoako ostalaritzan olioen % 80 birziklatzen dela, eta orain kontzientziazio hori herritarren artean ere hedatu nahi dutela.

Zeregin horretarako, Ecograsek orri batzuk banatuko ditu etxez-etxe, eta horietan 12 pegatina izango dira. Pegatina horiek olio botiletan jarri beharko dira, izen-abizenak idatzita, birziklatzera eraman aurretik.

Muroren esanetan, Gipuzkoako ostalariek 666.000 litro birziklatu zituzten iaz, hots, kopurua "Espainiako batez bestea baino 20 aldiz handiagoa da".

Ekimenaren abiapuntua Txingudi izango da, Aste Santuaren ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea