Ekonomia -
Espainiako enpresaburuak
Defizit publikoa aurten % 6,1era jaitsiko dela uste dute
Espainiako Enpresaburuen Elkarteen Konfederazioak 2013rako kontu publikoetako desoreka % 3,9ra jaitsiko dela iragarri du.
Erredakzioa
Espainiako Enpresaburuen Elkarteen konfederazioren ustez, 2012ko amaieran administrazio publiko guztietan Barne Produktu Gordinaren % 6,1ko defizita izango da, Gobernuak Bruselak hala eskatuta helburutzat hartutako % 5,3a baino gehiago, hain zuzen ere. 2012rako kontu publikoetako desoreka % 3,9ra jaitsiko dela iragarri du.
Espainiako ekonomiaren iragarpenak dakartzan txostena ostegun honetan aurkeztu dio patronalak zuzendaritzako batzordeari, eta 2011 urteko defizit helburuaren inguruan izandako desbideratzeak aurrekontuetan doitze batzuk egitera behartzen duela nabarmentzen da bertan; halaber, zaila izango dela hori egitea barne-eskari baxua dela eta uste dute.
Gainera, autonomia erkidegoetan gastua hazteko kontrola defizit publikoa jaisteko politika ekonomikoaren ardatz izan behar dela nabarmendu du elkarteak.
Espainiako Enpresaburuen Elkarteen Konfederazioaren txostenaren arabera, Espainiako BPGa %1,6 jaitsiko da 2012an, eta 5,5 milioi langabe inguru izango dira gutxi gora behera 2012an eta 2013an, aurten % 23,8ko langabezia tasa eta datorren urtean % 23,9koa.
Espainiako Enpresaburuen Elkarteen konfederazioren ustez, 2012ko amaieran administrazio publiko guztietan Barne Produktu Gordinaren % 6,1ko defizita izango da, Gobernuak Bruselak hala eskatuta helburutzat hartutako % 5,3a baino gehiago, hain zuzen ere. 2012rako kontu publikoetako desoreka % 3,9ra jaitsiko dela iragarri du. Espainiako ekonomiaren iragarpenak dakartzan txostena ostegun honetan aurkeztu dio patronalak zuzendaritzako batzordeari, eta 2011 urteko defizit helburuaren inguruan izandako desbideratzeak aurrekontuetan doitze batzuk egitera behartzen duela nabarmentzen da bertan; halaber, zaila izango dela hori egitea barne-eskari baxua dela eta uste dute. Gainera, autonomia erkidegoetan gastua hazteko kontrola defizit publikoa jaisteko politika ekonomikoaren ardatz izan behar dela nabarmendu du elkarteak. Espainiako Enpresaburuen Elkarteen Konfederazioaren txostenaren arabera, Espainiako BPGa %1,6 jaitsiko da 2012an, eta 5,5 milioi langabe inguru izango dira gutxi gora behera 2012an eta 2013an, aurten % 23,8ko langabezia tasa eta datorren urtean % 23,9koa.