Ekonomia -

Lan-gatazka

Pandemian egonda ere, lehen arreta zerbitzuan murrizketak egin izana aurpegiratu dio LABek Eusko Jaurlaritzari

Sindikatuak gogoratu du duela gutxi Osakidetzako lehen mailako arreta zerbitzuan 4.000 langile kaleratu zituztela eta azpimarratu du murrizketak eginda ezinezkoa dela osasun zerbitzu publiko duina eskaintzea.

Kalitatezko osasun publikoaren aldeko manifestazio bat Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE
Kalitatezko osasun publikoaren aldeko manifestazio bat Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE
Kalitatezko osasun publikoaren aldeko manifestazio bat Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lehen mailako arreta zerbitzuan "beste behin ere murrizketak" egin izana aurpegiratu dio LAB sindikatuak Gotzone Sagardui Osasun sailburuari.

"Osakidetzaren arduragabekeriak ez dauka mugarik. Hilabete luzeak daramatzagu pandemian, duela gutxi 4.000 langile kaleratu zituzten eta orain Sagardui sailburuak lehen mailako arretan murrizketa gehiago egin nahi ditu", kritikatu dute agiri batean.

"Badirudi Osasun Saila pandemiaz egiten ari den kudeaketaren helburua dela ordaindu dezaketen pazienteak sektore pribatura bultzatzea eta herri-klaseak albo batean uztea, EAEko herritarrentzako arreta giza-baliabideekin eta baliabide materialekin indartzea baino", salatu dute.

"Osasun Sailak, aspaldian, ahalegin handiak egin ditu lehen mailako arreta benefizentziatik gertuago dagoen sektore bihurtzeko, herritarrek osasunerako dituzten eskubideei kalitatez eta duintasunez erantzuten dien sektore batean baino", erantsi dute.

"Osakidetzako kudeatzaileen arduragabekeriak disimulurik gabe erasotzen die EAEn bizi diren pertsona guztien osasunerako eskubideei, bereziki pertsona ahulenei. Pandemiaren kudeaketa eta lehen mailako arretaren ahultze-estrategia argia kriminala da, Sailak bertan behera utzitako populazio-sektore osoekin", adierazi dute.

Gauzak horrela, herritarrei ahal dutenen heinean "protestak antolatzeko" deia egin die sindikatuak, "Eusko Jaurlaritza eta Osasun Saila lehen mailako arreta ahultzeko eta desegiteko garatzen ari diren erasoaldiari aurre egiteko".

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Eusko Jaurlaritza LAB Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Sindikatuak Lan gatazkak Koronabirusa