Ekonomia -

Volkswagen

Volkswagen Taldeak bi auto elektrikoren ekoizpena eslei diezaioke Landabeni

Ostegun honetan bertan eman dezake taldeak erabakiaren berri. Alfredo Morales Nafarroako Volkswageneko Enpresa Batzordeko presidenteak aurreratu duenez, modeloei dagokienez aukera ezberdinak dauden arren, "argi geratzen da lantegia bere osotasunean elektrifikatuko dela" etorkizun hurbilean.

Landaben lantegirako sarrera. EITB
Landaben lantegirako sarrera. EITB
Landaben lantegirako sarrera. EITB

O.P. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Volkswagen Taldeak Landabengo lantegiari bi ibilgailu elektriko txikiren ekoizpena eslei diezaioke ostegun honetan bertan, Alfredo Morales (UGT) Nafarroako Volkswageneko enpresa batzordeko presidenteak azaldu duenez.

Bi aukera leudeke mahai gainean: Landabenek Volkswagen markako bi modelo elektriko ekoiztea edo Volkswagen markako SUV bat eta Skodako beste bat ekoiztea, enpresa batzordeko presidenteak Europa Press albiste agentziari baieztatu dionez. "Bi aukerak oso positiboak dira guretzat, joango gara zehaztasunak ikusten", esan du Moralesek. Edonola ere, airean dago, oraingoz, auto elektrikoaren etorrerarekin zein izango den Landabeni esleituko zaion "ekoizpen bolumena", nahiz eta urtean 400.000 unitateko izan daitekeela uste duten.

Moralesek adierazi duenez, "argi dago lantegia elektrifikatu egingo dela, eta hori oso positiboa da"; izan ere, sindikatuek ez ezik, lantegiaren parte diren sail guztiek aspalditik eskatzen zuten hori, jakin badakitelako lantegiaren etorkizuna bermatzeko beharrezkoa dela eredu elektrikoak ekoiztea.

"Goiz da oraindik egintzat jotzeko, hor baita 2025-26 urtea", esleipen hau gauzatuko litzatekeen urtea. Hala ere, Munduko Batzordean parte hartzetik dator Morales, eta uste duenez "sentsazio positiboa dago 2025etik aurrera Volkswagen Nafarroarako marrazten den argazkiaren inguruan"; sentsazio horrekin eta "horrek dakarren lasaitasunarekin" geratzen dela esan du.

Hala, bi aukera ditu eskuartean taldeak, batetik, Volkswagenen beraren bi modelo fabrikatzea, "funtsean orain egiten ari garena", errekuntzako motorrekin, eta, beraz, "Volkswagenen SUV bat eta utilitario bat fabrikatzea litzateke eszenatoki egokiena guretzat".

Beste aukera da "Volkswagenen eta Skodaren SUV gamako auto bana egitea. Ikusiko dugu taldeak zer erabakitzen duen", azaldu du baina, "bi-biak lirateke aukera onak".

Taldeak hurrengo urteetarako plangintza ostegun honetan publiko egitea espero da; aurreko urteetan egina zuen iragarpena garai honetarako.

"Aurreratu dena baieztatzen bada, guztiontzako haize freskoa izango dela uste dut, bizi ditugun zailtasunak zailtasun. Positiboa dela uste dut, baina itxaron egin behar, taldeak aurreikuspen horiek guztiak baieztatu eta egia bihurtu arte" esan du zuhur Alfredo Moralesek.

Alfredo Morales ha afirmado que independientemente de los modelos, "queda claro que la planta se va a electrificar y eso es algo muy positivo", pues era algo que la parte social y todos los factores implicados en la factoría pedían desde hace tiempo, conscientes de que el futuro de la planta pasa por la adjudicación de modelos eléctricos.

"Todavía es muy aventurado, porque ahí queda el año 2025-26", fecha en la que comenzaría esta adjudicación, "pero creo que hay una sensación positiva" tras su participación en días pasados en el Comité Mundial, ha manifestado, de donde ha vuelto con la sensación de que "la foto que se dibuja para VW Navarra a partir del año 2025 es una foto positiva y me quedo con eso y con la tranquilidad que supone".

Así, entre las alternativas que se barajan está la de fabricar dos modelos de la propia Volkswagen, "básicamente lo que estamos haciendo ahora" con motores de combustión, de forma que "fabricar un SUV y un utilitario Volkswagen es el escenario ideal".

"También hay otro escenario positivo que serías fabricar la gama SUV tanto de Volkswagen como de Skoda. Veremos a ver qué es lo que el grupo decide", ha emplazado para señalar que, en cualquier caso, "las alternativas son positivas".

Se espera que para este jueves el grupo el grupo haga pública la planificación para los próximo años, algo que en años anteriores ya había hecho en estas fechas.

"Creo que si lo que se ha avanzado se confirma, es un chorro de aire fresco para todos, pese a las dificultades que estamos atravesando. Creo que es algo positivo, pero hay que esperar a que el grupo lo confirme y que haga realidad todas estas previsiones", ha dicho prudente Alfredo Morales.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Volkswagen Industria Automobilgintza