Ekonomia -

Berregituratze plana

24 enpresa publiko ixtea onartu du Gobernuak, egun daudenen % 17

Saenz de Santamariaren hitzetan, sektore publikoa ez dago iraganeko hondakinak betiko mantentzeko prest.

Soraya Saenz de Santamaria presidenteordea. Argazkia: EFE
Soraya Saenz de Santamaria presidenteordea. Argazkia: EFE
Soraya Saenz de Santamaria presidenteordea. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ministroen Kontseiluak sektore publikoko enpresak berregituratzeko eta arrazionalizatzeko plana onartu du gaur; horretarako, Estatuko 24 enpresa publiko (% 17) itxiko ditu, besteak beste Alokairuen Elkarte Publikoa.

Ministroen Kontseilu osteko prentsaurrekoan Soraya Saenz de Santamaria presidenteordeak azpimarratu duenez, plan berriak 1,08 milioi euro aurreztuko ditu urtean enpresa publikoetako 154 kontseilarien dietak bertan behera geldituko baitira.

Saenz de Santamariaren hitzetan, sektore publikoa ez dago iraganeko hondakinak betiko mantentzeko prest.

Halaber, 8 elkarteetan inbertitutakoa atzera botako dute, eta 13 elkarte kitatuko dituzte, besteak beste Quinto Centenariorena edo Bartzelonako Joku Olinpikoetako Holdingarena (1992an sortutakoa).

Planak 45 merkataritza elkarteri eragingo die, egun daudenen % 32ri, eta Estatuak partaidetza minoritarioa duen beste 35 elkarteen dirua desinbertituko du; beraz, planak 80 elkarteri eragingo die.

Halaber, Estatuko elkarteen 9 fundazio itxi edo bat egingo dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea