Ekonomia -

Estatuan

Banketxeek 3.000 milioi euro inbertitu dituzte armagintzan, 10 urtetan

BBVA eta Santander dira gehien inbertitu dutenak, Banca Civica bosgarrena da eta Kutxabank bederatzigarrena. Armen % 75 Espainiako Gobernuak erosten du.

Banketxeek 3.000 milioi euro inbertitu dituzte armagintzan, 10 urtetan. Argazkia: Efe
Banketxeek 3.000 milioi euro inbertitu dituzte armagintzan, 10 urtetan.
Banketxeek 3.000 milioi euro inbertitu dituzte armagintzan, 10 urtetan. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

BBVA eta Santender dira azken hamar urteotan armagintzara diru gehien bideratu duten banketxeak. Delas Bakearen Ikerketarako Zentroak eta SETEMek egindako rankinean bosgarrena da, berriz, Banca Civica eta bederatzigarrena Kutxabank.

Hamar urteotan 3.000 milioi euro bideratu dituzte Estatuko banketxeek armagintzara, bakearen aldeko Delas zentroak egindako txostenean ageri denez. Rankinean buru dira BBVA eta Santander, diru guztiaren %89 bideratuta. BBVAk bakarrik, 1.800 milioi inbertitu ditu armagintzan.

Atzetik daude Bankia, Liberbank eta bosgarren tokian, Nafarroako Kutxa barne hartzen duen Banca Civica, 34 milioi bideratuta. Bederatzigarren dago, berriz, Kutxabank,9 milioi eurorekin.

Mailegu, kreditu, akzio, bonoen edo inbertsio funtsen bitartez bideratu dute diru hori dena armagintzara, lehergailuak, hegazkin militarrak eta konbaterako orgak egiteko. Banketxeen "faltsukeria" eta "hipokresia" agerian uzten duten datuak direla uste dute txostena egin dutenek.

Izan ere, Espainian, hamar urtetan laukoiztu egin da arma industria eta armen % 75 Espainiako Gobernuak erosten die enpresei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea