Ekonomia -
Zor publikoa
Aguirre: 'Euskadiren zorrak ustekabeentzako tarte handia ematen du'
2011n, Euskadi zor publiko gutxien izan zuen bigarren erkidegoa izan zen, BPGren % 8,1.
Erredakzioa
Carlos Aguirre Ekonomia eta Ogasun sailburuak Euskadi 2011n zorpetze publiko gutxien izan zuen bigarren erkidegoa izan zela azpimarratu du gaur; BPGren % 8,1eko zorra dauka. Ildo horretan, oso datu "ona" dela eta ustekabeko egoerei aurre egiteko "tarte" handia ematen duela esan du.
Aguirrek Espainiako Bankuak emandako datuak aztertu ditu. Horien arabera, erkidegoetako zorpetze publikoa % 17,3 hazi zen 2011n, 140.083 milioi euroraino (BPGren % 13,1).
EAEko zorra BPGren % 8,1ean kokatu zen, eta bere hazkundea, aurreko urtearekin alderatuta, % 10,39koa izan zen, 5.536 milioi eurokoa.
Bestalde, EAEko foru aldundien zorra % 14,8koa (2.328 milioi eurokoa) izan zen, Ekonomia sailburuak emandako datuen arabera.Halaber, EAEko zorpetzea bi hamarreko gora egin duela onartu du Agirrek.
Nahiz eta EAEk 2011n hazkundea izan, Euskadi eta Madril zorpetze gutxien izan duten erkidegoak izan direla azpimarratu du Aguirrek. Ildo horretan, EAEren zorra erkidegoen batez bestekotik bost puntu azpitik dagoela gogoratu du.