Ekonomia -
KONTSUMOKO PREZIOEN INDIZEA
Urte arteko KPIa % 5,1era igo da Euskadin eta % 5,7ra Nafarroan, azaroan
Prezioen gorakada horren atzean elikaduraren garestitzea eta energiaren prezioen igoera daude.
Agentziak | EITB MEDIA
Kontsumoko Prezioen Indizea (KPI) % 5era igo da Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) azaroan, iazko urriaren aldean. Nafarroan, urtetik urterako KPIaren igoera handiagoa izan da, % 5,7raino. Prezioen gorakada horren atzean energiaren eta elikaduraren garestitzea dago.
Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) asteazken honetan argitaratutako datuen arabera, prezioak % 0,1 igo dira EAEn aurreko hilaren aldean, eta % 0,6 Nafarroan.
Urtea hasi zenetik, inflazioa % 5,1 igo da EAEn. Lurraldez lurralde aztertuta, Arabak urte arteko % 5,4ko KPIa izan du, Gipuzkoan % 5,1ekoa eta Bizkaian % 5,0koa.
Urriko igoerari dagokionez, Araban % 0,1 igo da, Bizkaian % 0,2 eta Gipuzkoan ez da aldaketarik izan.
Urtea hasi zenetik, KPIa % 5,3 igo da Araban, % 4,9 Bizkaian eta % 5,2 Gipuzkoan.
Etxebizitza eta Garraioa daude prezioen garestitzearen atzean, bai 2020ko azaroarekin alderatuta, bai 2021ean. Horrela, urte arteko % 17ko eta % 12,8ko igoerak izan dituzte, hurrenez hurren, eta urteko lehen hamaika hilabeteetan, % 16koa eta % 11,3koa, hurrenez hurren.
Estatu espainiarrean, inflazioa % 0,3 igo zen azaroan, aurreko hilabetearen aldean, eta urte arteko tasa % 5,5era igo zen, urriko tasa baino hamarren bat gorago eta 29 urtetan izan duen mailarik altuenean.