Ekonomia -

Baikortasuna

Lagarde: 'Nazioarteko ekonomia hazkunderako biderantz doa'

Hala ere, Nazioarteko Diru Funtsak ohartarazi duenez, ekonomia garatuen zor maila altuek eta petrolioaren prezioa mehatxuak izaten jarraitzen dute.

Christine Lagarde baikor azaldu da ekonomiaren susperraldiarekin. Argazkia: EFE
Christine Lagarde baikor azaldu da ekonomiaren susperraldiarekin. Argazkia: EFE
Lagarde baikor agertu da munduko ekonomiaren hazkundearen aurrean

01:17

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Christine Lagarde Nazioarteko Diru Funtsako zuzendari nagusiak igande honetan esan duenez, nazioarteko ekonomiak hazkundearen bidea jorratzeko norabidea hartu du dagoeneko, euroguneko egonkortasunari eta AEBei esker, besteak beste. Hala ere, ekonomia garatuen zor maila altuek eta petrolioaren prezioa mehatxuak izaten jarraitzen dute.

"Baliteke nazioarteko ekonomiak susperraldirako norabidea hartu izana baina ez dago akats politikoentzako tartetik", ohartarazi du Lagardek Beijingen egindako hitzaldi batean.

Lagardek azpimarratu duenez, eurogunean egonkortze zantzuak daude. Izan ere, AEBetako adierazle ekonomikoek hala erakutsi dute. Europaren kasuan, Greziaren bigarren finantza-erreskatearen desblokeoak seinale baikorrak ekarri ditu, NDFko buruak nabarmendu duenez.

"Batera egindako esfortsu honen ondorioz, ekonomia mundiala amildegitik urrundu da eta horrek baikorrago izateko arrazoi gehiago eman dizkigu", txalotu du Lagardek. "Hala ere, baikortasun hau ezin da segurtasun sentsazio faltsu bat bihurtu", gaineratu du, "oraindik ere finantza-ahulezi anitz daudelako".

Halaber, "petrolioaren prezioaren igoera hazkunderako mehatxu bat bihurtu" dela esan du Lagardek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea