Ekonomia -

Aurrekontu Orokorrak

Montoro: 'Ez dugu BEZ igoko, ezta ahulenei kalte egin ere'

Ministroak azpimarratu egin du "langabeen diru-laguntzetan ere ez dela inolako murrizketarik egingo".

Aurrekontuek ahulenei kalterik ez dietela egingo ziurtatu du Montoro Ogasun ministroak.Efe.
Aurrekontuek ahulenei kalterik ez dietela egingo ziurtatu du Montoro Ogasun ministroak.
Aurrekontuek ahulenei kalterik ez dietela egingo ziurtatu du Montoro Ogasun ministroak.Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cristobal Montoro Ogasun eta Administrazio Publikoen ministroak "BEZ eta ahulenei kalte egiten dien beste edozein zerga berezi" ez dutela igoko adierazi du. Ondorioz, ez diote kontsumoari edo "gure herritarren bizitza mailari" kalte egiten dion erabakirik hartuko, "argi geratu dadila", gaineratu du.

Horrez gain, ministroak azpimarratu egin du "langabeen diru-laguntzetan ere ez dela inolako murrizketarik egingo".

Bestalde, Cristobal Montorok "bateratuta" egon behar dugula esan du "krisi ekonomikotik ateratzeko, aurrekontuak orekatuz, eta horrek gastu handiko proiektuei agur esan behar diegula esan nahi du, baina baita gastu murrizketa horiek nori eragiten dioten ondo aztertzea ere, eta kaltedunak ez dira ahulenak izango".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea