Itxi

2021/12/18

13:00

Ekonomia

LAN-ISTRIPUA

45 urteko langile bat hil da Zumaian, eraikin bateko teilatutik erorita

EITB MEDIA

Ertzaintzak baieztatu duenez, 11:30 inguruan izan da ezbeharra, Basusta Bideko eraikin batean. Tokian bertan hil da.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

45 urteko langile bat hil da gaur goizean Zumaian, lanean izandako istripu baten ondorioz.

11:30 aldera gertatu da istripua, Basusta Bideko eraikin batean.

Ertzaintzak jakitera eman duenez, ordu horretan, eraikineko teilatutik erori da behargina eta lekuan bertan hil da. Langilea teilatua garbitzen ari zen, antza denez.

Istripuaren nondik norakoak argitzeko ikerketa irekita dago.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;