Ekonomia -
Lan erreforma
Autonomoak: 'Erreformak lan kontratuak erraztuko ditu, ez kaleratzeak'
Autonomoen Euskal Elkarteak antolatutako bilera batean, lehen aldiz, lan araudi batek autonomoak enplegua sortzeko oinarri gisa hartzen dituela goraipatu dute.
Erredakzioa
Lan erreformak, malgutasun mekanismoekin, kontratuak erraztuko dituela, ez kaleratzeak, uste du Langile Autonomoen Erakundeen Espainiar Federazioak.
Azken lau urteetan 350.000 autonomo "bazterrean" gelditu direla esan du Gasteizen Lorenzo Amor Federazioko presidenteak, "Caritasen jantokien laguntza bakarrarekin".
Krisi ekonomikoari aurre egiteko eta jarduerari eusteko, orain arte, langileak kaleratzea baino ez dutela beste aukerarik izan azaldu du Amorrek.
"Espainian errazagoa izan da langile bat kaleratzea, hitzarmen bateko bi aparteko ordainsari kentzea baino", gaineratu du.
Gasteizen, Autonomoen Euskal Elkarteak antolatutako bilera batean, lan araudi batek, lehen aldiz, autonomoak enplegua sortzeko oinarri gisa hartzen dituela goraipatu dute.
Autonomoak Espainiako ekonomiaren "birika" direla esan dute, enpresa txiki eta ertainekin batera, enpleguaren % 80 baino gehiago sortzen dutelako.