Ekonomia -

Lan-gatazkak

Egun korapilatsua garraio publikoan, grebengatik

Bilbobusek, Euskotrenek, Tranbiak eta Bizkaibusek lanuzteak dituzte gaur. Goizekoaz aparte, arratsaldean lau orduko lanuztea egingo dute Bilbobusen eta bi ordukoak gainerakoetan.

Egun korapilatsua garraio publikoan grebengatik. Argazkia: EITB
Egun korapilatsua garraio publikoan grebengatik.
Egun korapilatsua garraio publikoan grebengatik. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Garraio publikoek egun korapilatsua dute gaurkoan, Bizkaian batez ere. Bilbobusen egunero egiten ari diren zortzi orduko lanuzteez gain, Euskotrenek, Tranbiak eta Bizkaibusek ere lanuzteak egingo dituzte.

Goizean lau orduko lanuztea egin dute Bilbobusen, eta gainerakoetan bi ordukoa. Arratsaldean ere berdin gertatuko da, izan ere, Bilbobusek lau orduko lanuztea egingo du 16:30etik 20:30era eta Euskotrenek, Tranbiak eta Bizkaibusek bi ordukoa 17:00ak eta 19:00ak artean.

Kasu guztietan, gutxieneko zerbitzuak % 30ekoak dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea