Itxi

2021/12/28

12:16

Ekonomia

Koronabirusa

Jaurlaritzak covid funtseko 188 milioi euro banatuko dizkie lurralde historikoei

EITB MEDIA

Horietatik 30,4 milioi Arabarentzat izango dira, 94,79 milioi Bizkaiarentzat eta 62,9 milioi Gipuzkoarentzat.

  • Terraza bat

    Terraza bat. Irudia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia sailburuak Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan jakitera eman duenez, Jaurlaritzak Espainiako Estatuak aktibatutako baliabideak banatzea erabaki du, pandemiak aurrekontuetan izango duen eragina neutralizatzeko.

Abuztuaren 3an Euskadik 644,5 milioi euro jaso zituen Estatuak aktibatutako baliabideetatik pandemiak aurrekontuan izandako inpaktua neutralizatzeko, 684/2021 Errege Dekretuaren bidez. Autonomia erkidegoei banatutako funts horiek baldintzarik gabekoak dira eta oinarrizko zerbitzu publikoak indartzeko ez ezik (osasuna, hezkuntza eta gizarte-zerbitzuak, besteak beste) beste eskumen batzuk baliatzeko ere erabil daitezke.

Horregatik, gaur 188 milioi euro (% 29,19) lurralde historikoen artean banatzea onetsi du Gobernu Kontseiluak. Eusko Jaurlaritzak egokitzat jo du finantza-lankidetzarako neurriak ezartzea, erakundeen arteko beharrezko koordinazioa eta lankidetza ardatz hartuta.

Horretarako, gaur arratsaldean, 18:00etan, Herri Dirubideen Euskal Kontseiluaren ezohiko batzar bat egingo da, baliabideen banaketa adosteko, Ekarpenen Legean ezarritako koefizienteen arabera.

Banaketari dagokionez, 644,5 milioi eurotik 456,37 Jaurlaritzarentzat izango dira eta 188 milioi lurralde historikoentzat. Azken horietatik 30,4 milioi Arabarentzat izango dira, 94,79 milioi Bizkaiarentzat eta 62,9 milioi Gipuzkoarentzat.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;