Ekonomia -

Lan-gatazkak

Greba egun lasaia, Bilboko garraio publikoan

Bilbobusek zortzi orduko lanuztea egin du, lau ordu goizean eta beste hainbeste arratsaldean, eta Metro Bilbaoko langileak hiru orduz gelditu dira eguerdian.

Bilboko metroan lanuztea egingo dute eguerdian. Argazkia: EITB
Bilboko metroan lanuztea egingo dute eguerdian.
Bilboko metroan lanuztea egingo dute eguerdian. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilbobuseko zerbitzuek 4 orduko geldialdia egin dute goizean, eta beste bat arratsaldean. Gutxieneko zerbitzuak % 30ekoak izan dira.

Veolia autobus konpainiak ustiatzen du Bilboko garraio publikoa eta lan-hitzarmena negoziatzeko jarri duen oztopoen artean dago greba deitu izana. Gaur bi aldeek batzarra egin dute Bilbon; enpresaren aldetik “arau-hauste” batzuk egon zirela salatu zuten sindikatuek eta horri buruz aritu dira.

Batzarrean aurretik zehaztuta zeuden gai batzuei buruz baino ez dute hitz egin; langileen artean hamabostaldiak nola banatu, bitartekari batek gainbegiratuko ditu, edo dieten zehazpena izan dira mintzagai, bigarrenean ez dute akordiorik lortu.

Sindikalistaren arabera, otsailaren 13tik negoziaketa mahaiak ez du batzarrik egin, bi aldeen hitzarmenari buruz. Eremu horretako desadostasunek eragin dute Bilbobuseko langileen lan-gatazka.

Veoliak 2016 arte du Bilbobusen ustiapena, baina azken hilabeteetan Pesa konpainiarekin negoziatzen ari da zerbitzuaren salmenta.

Bilboko metroa

Bilboko metroari dagokionez, gaur eguerdian hiru orduko lanuztea egin dute 12:30etik 15:30era arte. Bilboko metroko Greba Batzordeak dionez, gaurko lanuzteak % 90eko jarraipena izan du. LAB sindikatuak lan-etenaldiaren “jarraipen handia” nabarmendu du komunikatu batean.

Gatazka bazterrak nahasten ari da eta konponbidea bilatzeko asmoz, atzo bertan Bizkaiko Batzar Nagusietako Garraio Batzordeak bilera egin zuen. PSE-EE izan ezik, gainontzeko ordezkari politikoen botoaz egun berezietan zerbitzua ugaritzeko eskaria egin zitzaion Metroko Zuzendaritzari. Horrez gain, Batzar Nagusietan Iñaki Prego eta Txema Oleaga Metroko zuzendari eta presidentearen agerraldiak eskatu zituzten .

Greba Batzordeak martxoaren 24ko manifestaziora deitu dituzte herritarrak. Bilbon izango da "Metro Bilbao solución. Murrizketarik ez. Akordioak bete" lelopean eta plaza Eliptikotik abiatuko da 17:30etan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea