Itxi

2022/01/05

16:39

Ekonomia

Koronabirusa

Ostalariek ez dute Jaurlaritzaren murrizketei eusteko EAEko Auzitegiak hartutako erabakiaren aurka egingo

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Hector Sanchez Bizkaiko Ostalarien Elkarteko gerenteak azpimarratu du alferrik helegitea jartzeak ez daukala zentzurik. Jaurlaritzak, bestalde, ez du oraindik zehaztu zenbateko laguntzak emango dizkien ostalariei.

  • Zerbitzari bat Bilboko taberna batean

    Zerbitzari bat Bilboko taberna batean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ostalaritza elkarteek ez diote -koronabirusaren seigarren olatua gelditzeko asmoz- Jaurlaritzaren murrizketei eusteko EAEko Auzitegi Nagusiak hartutako erabakiari helegiterik jarriko. 

Iragan abenduaren 31n, ebazpen baten bidez, EAEko Auzitegi Nagusiak atzera bota zituen ostalaritza elkarteek proposatutako neurriak. Hain zuzen ere, Urkulluren gobernuak ezarritako neurriak indargabatzea eskatu zioten auzitegi horri EAEko ostalariek.

Jaurlaritzak hartutako neurrien artean daude tabernak 01:00etan ixtea, horien edukiera % 60ra mugatzea, zutik kontsumitzeko eta 10 pertsonatik gorako taldeetan batzeko debekua eta 2022ko urtarrilaren 1ean eta 6an ostalaritza establezimenduak 08:00ak arte zabaltzeko galarazpena.

Ostalariek bost eguneko epea izan dute erabaki horri helegitea jartzeko, baina azkenean ebazpena ez inpugnatzea adostu dute, Hector Sanchez Bizkaiko Ostalarien Elkarteko gerenteak argitu duenez.

Sanchezek adierazi du zerbitzu juridikoek jakin badakitela oso zaila dela helegiteak "aurrera egitea". Horregatik, zentzugabetzat jo du EAEko Auzitegi Nagusiaren erabaki horren aurka joatea.

Edonola ere, gogora ekarri du prozesuak zabalik jarraitzen duela. Izan ere, auzitegiak ez du gaia sakon aztertu. "Ikusiko dugu aurrerago helduko den epaiak zer esaten duen", nabarmendu du Sanchezek.

Bien bitartean, "irtenbideak bilatzen" saiatuko dira, Sanchezen esanetan.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;