Ekonomia -

Kutxaren azken Batzar Orokorra

'Hipoteka ordaindu ezin dutenekin sentsibilitatez jokatzen dugu'

Etxetik kaleratzeek eragiten dituzten ondorioak leuntzeko Gizarte Ekintzarako bideratutako aurrekontua erabiliko dutela iragarri du Xabier Iturbe Kutxako presidenteak.

Xabier Iturbe eta Jose Antonio Mutiloa, Kutxako presidente eta presidenteaordea. EFE
Kutxaren azken Batzar Orokorra
Xabier Iturbe eta Jose Antonio Mutiloa, Kutxako presidente eta presidenteaordea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hipoteka ordaindu ezin dutenen kasuetan Kutxa ''sentsibilitatez'', ''ulermenez'' eta ''malgutasunez'' aritzen dela esan du ostiral honetan Xabier Iturbe Kutxako presidentea, eta etxetik kaleratzeek eragiten dituzten ondorioak leuntzeko Gizarte Ekintzarako bideratutako aurrekontua erabiliko dutela iragarri du.

Kutxak egin duen azken Batzar Orokorrean egin ditu adierazpenak Iturbek. Mario Fernandez BBK-ko presidenteak egindako adierazpenen ildotik, ''egoera eragiten dituen ondorioak leuntzeko beharrezkoak diren laguntzak'' bideratzea proposatu du, baina, betiere, Gizarte Ekintzarako bideratutako aurrekontua erabiliz.Izan ere, Iturberen hitzetan, laguntza horiek ez diete erakundearen emaitzei kalterik egin behar.

'Stop Desahucios' erakundearen elkarretaratzea

Kutxaren egoitzaren kanpoaldea 'Stop Desahucios' erakundeak elkarretaratzea egin du, etxea ordainean emateko aukera Euskadin 360.000 euroan kokatzea eskatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea