Ekonomia -

Euskadiko Kutxarekin

Bat-egitea 'bankarizazioa'ren alternatiba dela uste du Ipar Kutxak

Euskadiko Kutxa eta Ipar Kutxa euskal kreditu-kooperatibek "elkarrizketa formalak" iragarri dituzte aste honetan bi erakundeen integrazioa negoziatzeko.

Carlos Oses, Ipar Kutxako zuzendari nagusia. Argazkia: Efe.
Carlos Oses, Ipar Kutxako zuzendari nagusia.
Baliteke Ipar Kutxak eta Euskadiko Kutxak urte bukaeran bat egitea

00:51

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carlos Oses Ipar Kutxako zuzendari nagusiak Euskadiko Kutxarekin bat egitearen alde agertu da, "bete-betean". Operazio horren bidez, kooperatiba-eredua "babestu eta indartu" nahi dute, Espainiako finantza-sistemaren "bankarizazioa"ren aurrean.

Euskadiko Kutxa eta Ipar Kutxa euskal kreditu-kooperatibek "elkarrizketa formalak" iragarri dituzte aste honetan bi erakundeen integrazioa negoziatzeko.

Bategitea gauzatuz gero, erakunde berria Euskadiko bigarren finantza-erakundea izango litzateke eta Espainiako bigarren kreditu-erakundea.

Asanblea nagusia

Larunbat honetan, Ipar Kutxako Asanblea Nagusia egin dute eta bertan egindako hitzaldian, Osesek Euskadiko Kutxarekin bat egitearen alde egin du kooperatiba-eredua "indartu" eta finantza-sisteren erronkei aurre egiteko.

Gauzak horrela, eta ohar baten bidez aditzera emandakoaren arabera, bategitearen ondorioz sor litekeen erakunde berriak "herriaren onbideratze ekonomikoan zeresan handia" izango duela ziurtatu du Osesek. Horren harian, Ipar Kutxak eta Euskadiko Kutxak kaudimen, likidezia eta morositate "parametro ezinhobeak" dituztela gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea