Ekonomia -

Greba orokorrerako deialdia

'Madrilek inposatutako eredua ez dugu nahi', aldarrikatu du EAk

EAk greba orokorrean parte hartzeko deialdia egin du, "Madrilek inposatutako eredua ez dugula nahi" aldarrikatzeko.

Ikerne Badiola EAko komunikazio idazkaria. Argazkia: EFE
Ikerne Badiola EAko komunikazio idazkaria. Argazkia: EFE
Ikerne Badiola EAko komunikazio idazkaria. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Datorren osteguneko greba orokorrarekin bat egiten dutela esan du Eusko Alkartasunak eta "deitu diren mobilizazioetan parte hartzeko deialdia" luzatu dute. "Madriletik inposatzen diguten eredua Euskal Herrian ez dugula nahi esateko aukera ezinhobea da", esan du Ikerne Badiola alderdiko komunikazio idazkariak.

Arrazoiak "justifikatuta" daudela gaienratu du. "Bateratua" izatea "egokia" dela uste du, "nahiz eta sindikatu bakoitzak bere ikuspegitik aurre egingo dion". "Gizarteak greban parte hartzea positiboa da, epe ertainera, ez baitago gehiengo sozialaren gainetik pasa daitekeen gehiengo absoluturik", gaineratu du.

PPk Gobernura iritsi denetik hartu dituen erabakiek "ez digute subiranotasuna baino beste irtenbiderik uzten", adierazi du EAko ordezkariak, " berdintasunezko eta bidezko sistema sozioekonomiko bat izateko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea