Ekonomia -

Eustaten datuak

EAEko industria jarduera % 10,4 hazi da 2021eko lehen 11 hilabeteetan

Industriaren bilakaera positiboa izan da lurralde guztietan, batez ere Gipuzkoan, eta industria sektore handi guztietan.

Sidenorren lantegia, artxiboko argazki batean. EFE
Sidenorren lantegia, artxiboko argazki batean.
Sidenorren lantegia, artxiboko argazki batean. EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) industria ekoizpena % 6,6 hazi zen 2021eko azaroan, 2020ko hilabete bereko datuekin alderatuta, eta % 10,4 hazi zen iazko urteko lehen 11 hilabeteetan, Eustat Euskal Estatistika Institutuak prestatutako datuen arabera.

2021eko azaroko indizearen bilakaera positiboa izan da lurralde guztietan (bereziki Gipuzkoan, % 9,1eko igoerarekin; Araban, % 6,9koa izan da; eta Bizkaian, % 3,9koa) eta industria sektore handi guztietan. Hori horrela, kontsumo ondasunek % 17,9 egin dute gora: kontsumo ondasun iraunkorrek (altzariak eta etxetresnak) % 19,0ko igoera izan dute, eta kontsumo ondasun ez-iraunkorrek (elikagaiak, higiene produktuak eta jantziak, besteak beste) % 17,7koa.

Ekipo ondasunak (tartean motordun ibilgailuen fabrikazioa, tren makinak eta trenbide materiala, aireontziak edo itsasontziak egitea), bestalde, % 8,6 hazi dira aurreko urteko azaroko datuekin alderatuta.

Azkenik, energia (energia elektrikoa eta petrolioa fintzea) % 7,3 hazi da 2020ko azaroko datuekin erkatuta, eta bitarteko ondasunen sektoreak (metalurgia eta produktu metalikoen fabrikazioa, industria kimikoa eta kautxu eta plastikozko produktuak) ere gorakada izan du, % 2,2koa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Industria Metalgintza Eustat