Ekonomia -
Bizkaiko ostalariak
Bizkaiko ostalariek ez dute greba egingo
Bizkaiko ostalariek ez dute M-29ko greba babesten, baina langileek duten greba eskubidea errespetatzeko eskatu diete enpresaburuei.
Erredakzioa
Bizkaiko Ostalarien elkarteak gaur jakinarazi duenez, "bistakoa" da elkarteak martxoaren 29ko grebaren aurrean duen kontrako jarrera, baina ostalaritzako langileen greba eskubidea "erabat errespetatzeko" eskatu die enpresaburuei.
Angel Gago elkarteko idazkari nagusiak deitoratu duenez, "beste behin, demokraziaren bidez hauteskundeetan erabakitakoa galdu eta kalean batzuen diktadura inposatuko da".
Greba eskubidea gauzatzeko "erabateko errespetua" aitortu ostean, Gagok eskubide hori errespetatzeko bere elkartea "edozein protesta" egiteko prest egongo litzatekeela esan du; baldin eta, "arautua balego, eta ez dago".
Hala ere, erreformaren "benetako" eraginaren gaineko eztabaida "bi urte barru egin beharko litzatekeela" esan du, "murrizketa horiek egokitasuna edo ez" aztertzeko.