Itxi

2022/01/11

17:29

Ekonomia

Lan istripua

Bi langile larri zauritu dira, hamar metroko altueratik erorita, El Buston izandako lan istripuan

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Horietako batek hainbat kolpe zituen hanketan eta bizkarrean, eta helikopteroz eraman behar izan dute Nafarroako Ospitalera. Beste behargina ere ospitale horretara eraman dute anbulantzian, kolpe larriak zituelako.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Bi behargin larri zauritu dira, hamar metroko altueratik erorita, El Buston izandako lan istripuan, Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez. Oraindik ez dute argitu ezbeharra nola gertatu den.

Dirudienez, makina jasotzaile batean ari ziren lanean erorikoa gertatu denean (10:40an).

Horietako batek hainbat kolpe zituen hanketan eta bizkarrean, eta helikopteroz eraman behar izan dute Nafarroako Ospitalera. Beste behargina ere ospitale horretara eraman dute anbulantzian, kolpe larriak zituelako.

Mediku talde bat, suhiltzaileak eta Foruzaingoa bertaratu dira istripua gertatu den lekura.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;