Ekonomia -

Krisi ekonomikoa

Zerga handietan 'erreforma partzialak' egitea aztertuko du Gobernuak

BEZaren eta Sozietateen gaineko zergen igoerari buruz galdetu diote ministroari. Montorok erantzun du balitekeela zerga handietan "aldaketa partzialak" egitea.

Cristobal Montoro Ogasun ministroa. Argazkia: EFE.
Cristobal Montoro Ogasun ministroa. Argazkia: EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zerga handietan "erreforma partzialak" egitea aztertzen ari da Espainiako Gobernua, "eragile ekonomikoen artean zerga-bilketa orekatuagoak lortzeko helburuarekin".

Cristobal Montoro Ogasun eta Herri Administrazioko ministroak iragarri du, gaur goizean, Rodrigo Rato Bankiako presidentearen inguruko liburu baten aurkezpenean.

Kazetariek BEZaren eta Sozietateen gaineko zergen igoerari buruz galdetu diote ministroari. Montorok erantzun du balitekeela zerga handietan "aldaketa partzialak" egitea, eta Gobernuak aukera hori aztertu egingo duela.

Ogasun arduradunaren hitzetan, Gobernuak ez ditu zerga handiak "etengabe" igoko, horrek "hazkunde ekonomikoari kalte egingo liokeelako".

Zentzu horretan, Gobernuak ez du hazkunde ekonomikoari kalte egingo dion zerga aldaketarik egingo, Montororen hitzetan.

"Mota honetako" krisi bat gainditzeko zerga handiak igotzea baztertu du Montorok.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea