Ekonomia -

LAN ESKAINTZA PUBLIKOA

Jaurlaritzak eta Eudelek 497 lanpostuko lan eskaintza publikoa iragarri dute Ertzaintzan eta Udaltzaingoan

Izena emateko epea zabalik egongo da urtarrilaren 17tik otsailaren 11ra bitartean, eta interesa dutenek arkauteakademia.eus webgunean eman beharko dute izena. Ertzaintzarako 424 lanpostu izango dira eta gainerako 73ak Udaltzaingorako.

Ertzaintzaren lan eskaintza publikorako azterketa bat, BECen. EITBko bideo batetik ateratako irudia
Ertzaintzaren lan eskaintza publikorako azterketa bat, BECen
Ertzaintzaren lan eskaintza publikorako azterketa bat, BECen. EITBko bideo batetik ateratako irudia

Onintza Aiestaran | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak eta Eudelek 497 lanpostuko Lan Eskaintza Publikoa (LEP) iragarri dute 2022rako Ertzaintzan eta Udaltzaingoan. Datorren astelehenean zabalduko da izena emateko epea eta otsailaren 11ra arte irekita egongo da. Interesa dutenek arkauteakademia.eus webgunean eman beharko dute izena.

497 lanpostu horietatik 424 Ertzaintzarako izango dira, eta gainerako 73ak, EAEko 32 udalerritako Udaltzaingorako. Hautaketa prozesuak irauten duen bitartean lanpostu hutsak sortuko balira kopurua handitzeko aukera egongo da.

Hauek dira udaltzain izateko lanpostuak eskaintzen dituzten 32 udalerriak: Abadiño (1 plaza), Zornotza (1) Amurrio (2)Arrasate (2) Bakio (1)    Balmaseda (1) Barakaldo (2) Basauri (2) Berango (2) Bilbao (7) Donostia (1) Durango (1) Eibar (2) Erandio (2) Errenteria (10)   Galdakao (4)    Getxo (6)   Gorliz (1)   Hondarribia (1) Irun (1) Lasarte-Oria (1)   Laudio-Llodio (3)   Markina-Xemein (1)   Mungia (2) Muskiz (1) Pasaia (2)   Tolosa (1)    Vitoria-Gasteiz (2)   Zarautz (1) Zumarraga (4)    Sondika (3)Zierbena (1). 

Datak

Lehenengo azterketak, teorikoak, 2022ko udaberrian hasiko dira, eta Euskal Poliziako agenteen promozio bateratu honetan lanpostua lortzen dutenek aurtengo udazkenean abiatuko dute formazioa. Gero, 2023an sartu ahal izango dira bakoitza dagokion polizia-kidegoan.

Baldintzak

- Adina: 18 urte baino gehiago eta 38 baino gutxiago izatea.

- Gutxieneko altuera: Gizonek 1,65 metrotik gora neurtzea eta emakumeek 1,60tik gora.

- Ikasketak: Batxilergoko titulua edo kidekoa, edo goragoko titulu bat izatea.

- Lanpostuari dagozkion baldintza guztiak betetzea: euskara-maila, gidabaimena, etab.

Informazio gehiagorako, kontsultatu EAEko Aldizkari Ofiziala.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Euskal hiriburuak Eusko Jaurlaritza albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Lana berriak Funtzionarioak albisteak Ekonomia albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Enplegu Eskaintzak 2024 Euskadiko Udalen Elkartea albisteak