Ekonomia -
Biltzarra Bilbon
Erreforma 'txapapotea' dela eta aldatzeko eskatu dute CCOOk eta UGTk
Erreforma "basatia" langileen eskubideen "erabateko eraispena" dela esan dute.
Erredakzioa
Candido Mendez UGTko idazkari nagusiak eta Ignacio Fernandez Toxo CCOOkoak greba lan erreforma aldatzeko "aukera" gisa hartzeko esan diote Gobernuari eta langileen eskubideen "erabateko eraispena" izango den "txapapotea" dela esan dute.
Bilbon egon dira Mendez eta Toxo Casilla pabiloian eta ondoren manifestazioa egin dute Bilboko kaleetatik.
UGTko idazkari orokorrak esan du lan erreformak "langabeziaren ilarak handituko" dituela.
Horregatik, "beldurra kendu" eta greba orokorrean parte hartzeko deialdia egin dute. "Espainiako langileak ez dira geldoak eta ez daude etsita; krisiaren aurka borrokatu nahi dute".
Erreformak eskubide laboral, sozial eta kolektiboen "eraispena" dakarrela gaineratu du. "Erreforma hau txapapotea da, lan baldintzak urratzen dituen marea beltza; enplegua desegiten du eta eskubideak gutxitzen ditu", adierazi du.
Bere ustez, erreformak negoziazio kolektiboa "desegiten" du eta enpresariaren "aldebakarreko inposizioagatik" aldatzen da.
Bestalde, CCOO sindikatuko idazkariak esan du demokraziako erreforma "basatiena" dela eta martxoaren 29an "greba orokor erraldoi bat" egongo dela ziurtatu du. Hala ere, ez dela "azken geltokia" izango azaldu du eta erreforma aldatu arte "jarraituko" dutela gaineratu du.