Ekonomia -
Arabako gasa
Ingurumenari kalte egiten ez badio aterako da bakarrik Arabako gasa
Jaurlaritzak baieztatu du Arabako gasaren ustiapenak hiru baldintza bete behar dituela: ekonomikoki errentagarria eta teknikoki bideragarria izatea eta ingurumenarekin kutsakorra ez izatea.
Erredakzioa
Araban lur azpian dagoen gasa ateratzeko proiektua Legebiltzarrean azaldu du astearte honetan Bernabe Unda Industria sailburuak, eta argi utzi du gas horren ustiapena ekonomikoki eta ingurumen aldetik proiektuak duen bideragarritasunaren menpe dagoela. Horrela, gasa ateratzen hasi baino lehen, Eusko Jaurlaritzak jakin nahi du proiektua errentagarria eta teknikoki bideragarria den, eta ingurumenari dagokionez, kutsakorra den ala ez. Hiru baldintza horiek beteko ez balira bertan behera geratuko litzateke ustiapena, Undak baieztatu duenez.
Baina, Industria sailburuak adierazi duenez, arduragabekeria handia litzateke altxor handia dagoela jakinda eta nola atera ez ikertzea.Izan ere, 30.000 milioi eurokoa izan daiteke gas horren balioa merkatuan, sailburuaren ustez, eta hori aukera ezin hobea litzateke euskal enpresentzat eta kanpotik enpresak erakartzeko.Oso bestelako iritzia agertu dute 'Fracking ez' plataformako kideek. Ekologisten ustetan, ikerketek argi azaltzen dute gasa ateratzeko 'fracking' izeneko metodoak ura, airea eta lurra kutsatzen dituela.